San Marko plaza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t Ezabatutako kategoria: Plazak; Gehitutako kategoria: Italiako enparantzak, HotCat erabiliz
No edit summary
6. lerroa:
[[Image:Quadri-Moretti, Piazza San Marco (1831), 01.jpg|thumb|250px|Piazzaren eta Piazzettaren oinplanoa.]]
|}
'''San Marko plaza''' ([[italiera]]z ''Piazza San Marco'', [[veneziera]]z ''Piasa San Marco'') [[Venezia]]ko espazio publiko nagusia da eta "[[plaza]]" izena daraman bakarra (beste plazek "campo" izena dute, ''Piazzetta'' eta ''Piazzale Roma'' plazak salbu). Piazzetta deritzona (''Piazza'' txikia), San Marko plaza aintzirarantz hedatzen den zatia da. Bi espazio hauek batera Veneziako erdigune politiko, sozial eta erlijiosoa osatzen dute. [[Trapezio]] itxura du eta 170 m luze da.
 
Izena plazan dagoen [[San Marko basilika]]tik datorkio, bertan hobiratua baitago [[San Marko]] ebanjelista.
 
[[Napoleon Bonaparte]]k plaza honi buruz honakoa esan omen zuen: "Europako saloi dotoreena da" (''le plus élégant salon d'Europe'').
 
== Deskribapena ==
 
Hiriaren bihotza eta [[Veneziako Errepublika|estatu veneziarraren]] ikur nagusia, plaza hiru zatitan banatua dago:
 
* '''Piazza San Marco''' edo '''Piazza''' soilik. Plaza bera da eta [[San Marko basilika]] aurrealdearen eta ''Procuratie'' eraikinen artean dago (''Procuratie Vecchie'', ''Nuove'' eta ''Nuovissime''). Honen albo batean dago kanpandorrea (''campanile di San Marco'').
 
* '''Piazzetta''' edo '''Piazzetta San Marco'''. Plazaren hegoaldean, aintzira eta Canal Grandetik plazaranzko sarrera nagusia da. Alde batean ''Palazzo Ducale'' jauregia dago eta bestean ''Libreria Marciana''. San Marko plazarekin elkargunean kanpandorrea dago eta aintziraldean San Marco eta San Teodoro zutabeak, ''molo di Palazzo Ducale'' kaia hasten den lekuan.
 
* '''Piazzetta dei Leoncini''', plazaren ipar-mendebaldean, basilikaren albo fatxadaren eta ''Palazzo Patriarcale'' jauregiaren artean. Erdialdean gune goratu bat dago, bi lehoi makurturekin, plazatxoari izena ematen diotenak.
 
==Uholdeak==
[[Fitxategi:Aqua alta venise 07.jpg|thumb|left|250px|Plaza ur azpian 2007an.]]
San Marko plaza ez dago oso urrun [[itsas maila]]tik eta ''[[Acqua Alta]]'' garaian, [[itsasaldi]]ek eta [[hego|hego-haize]]ak eraginda, plaza ur azpian geratzen da sarritan. Normalean, [[euri]] ura estoldetan zehar Canal Grandera zuzenean isurtzen da, baina ''Acqua Alta'' garaian urak goratzean alderantziz funtzionatzen du eta aintzirako ura [[uholde]]ka sartzen da plazara.
 
==Kanpo loturak==
{{commons|Category:Piazza San Marco (Venice)}}
* [http://www.associazionepiazzasanmarco.it/it/visita-virtuale-piazza-san-marco.php Bisita birtuala] Associazione Piazza San Marco webgunean
 
[[Kategoria:Venezia]]
[[Kategoria:Italiako enparantzak]]
 
{{coord|45.434|N|12.338|E|type:landmark|display=title}}
 
[[bg:Сан Марко (площад)]]