Ingria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XVIII. mendea +XVIII. mendea)
t robotaren bidezko testu aldaketa -Erdi Aroa +Erdi Aroa
8. lerroa:
 
== Historia ==
Eslabiarrak [[Erdi AroAroa]]ann iritsi aurretik, lurraldea, herri finlandiarrek populatzen zuten, mendebaldeko eta hegoaldeko sektoreetan, [[votio]]ak bizi ziren, arrazoi honegatik, lurraldea, garai hartan, Vot edo Vod bezala ezagutzen zelarik (honela, Votia berarekin nahastuz), kostaldean, Neva eta Narva ibaien artean, [[ingriar]] [[ižorianar]]rak bizi ziren, antzina, lurraldean bizi izan zen beste herri finlandiarra, [[ingriar finlandiar]]rak izan ziren, hauengandik, azkenik, lurraldeak euren izena hartuz, merkatari suediarrek, [[varegiar]]rek hedatu zuten izena, herrialdea ''Ingermanland'' deitu zutena. Suediarrentzat, Ingriak, [[Errusia]]ranzko ate bat izatearen balioa zuen.
 
Euren aldetik, errusiarrak, Behe Erdi Arotik, Ingriaren garrantzi estrategikoa kontutan hartzen hasi ziren, honako arrazoi hauengatik: herrialde hau, esan bezala, eskandinabiar erasoentzako sarrera zen, malguki antzeko eta eragingune bat ere bazen gainontzeko finlandiar lurren artean ([[Finlandia]], [[Karelia]] eta [[Estonia]]), eta, beste alde batetik, [[Errusia]]rentzako itsasorako irteeretako bat zen. Honela, errusiarrek, Ingria, [[Novgorodeko Errepublika]]ra erantsi zuten, eta errepublika horren zati izan ondoren. Moskoviara erantsia izan zen [[1487]]an, [[Livoniar Gerra]]n, [[1580]]an, suediarrek, Ingriaren mendebaldeko eta kostaldeko zatia inbaditu zuten, baina [[1595]]ean kanporatuak izan ziren, [[Teusinoko hitzarmena]]ren ondorioz. Hala ere, suediarrek eta errusiarrek, Baltiar Itsasoaren ekialdeko kostaldeen kontrolagatik izan zuten gatazka, mantendu egin zen, intentsitate ezberdinez: [[1617]]an, [[Stolbovoko Bakea]]ren ondorioz, Suediak Ingria osoa inbaditu zuen, feudalduz, eta erbesteratutako eskandinabiarrekin ezarpen kolonialak sortuz. Garai honetan, suediarrak, Ingriako bertako jendea luteranismora bihurtzen saiatu ziren, arrakasta partzialarekin, horietako asko, eliza ortodoxoari leial mantendu ziren arren. [[Petri I.a Errusiakoa]] tsarraren garaian, [[Errusia]]k, [[Suedia]] garaitu ahal izan zuen, eta, honela, [[Nystadeko bakea]]ren ondorioz, lurraldea, behin betiko, errusiarren eskuetan geratu zen. Domeinu berria sendotzeko, [[1703]]an, Petri I.ak, Ingria erdian, [[Nyen]] herrixka suediarretik gertu, [[San Petersburgo]] hiria eraikiarazi zuen, [[Neva ibaia]]ren deltan, Errusia Guztien ([[Errusiar Inperioa]]) hiriburu bihurtu zena [[1920]] arte.