Wikipedia:Txokoa/Politikak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
163. lerroa:
:::Zure alde ikusten dut, baina, «euskal herritar» idazkera horrek kontraesanak dakartzala. Hobe litzateke «euskalerritar» idaztea (hala nola ''Estatu Batuak → estatubatuar'' egiten dugun, eta ''Hego Amerika → hegoamerikar'', eta abar).
:::Zer iruditzen zaizue? Horrela, inkoherentzia hori kenduko genuke.
:::Gainerakoan, esandakoa: hemen ez da agertu pisuzko arrazoirik mendez mende datorren tradizio hori hausteko, oraindik ere bizi-bizirik baitago. Espezialistek barra-barra erabiltzen dute horrela: ''[http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/docencia_fv.html euskal filologia]'' da euskara aztergaiiaztergai duen karreraren izena (eta ez ''euskararen filologia'' edo ''euskarazko filologia''), ''[http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/adjuntos/Euskal_Ikasketa_Plana.pdf euskal morfologia]'' ikasten dute (eta ez ''euskararen morfologia''), eta ''[http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/adjuntos/Euskal_Ikasketa_Plana.pdf euskal fonologia]'', ''[http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/adjuntos/Euskal_Ikasketa_Plana.pdf euskal dialektologia]'', [http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/adjuntos/Euskal_Ikasketa_Plana.pdf euskal fonetika]'', [http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/adjuntos/Euskal_Ikasketa_Plana.pdf euskal testuak]'', [http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/adjuntos/Euskal_Ikasketa_Plana.pdf euskal literatura]'', [http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/adjuntos/Euskal_Ikasketa_Plana.pdf euskal onomastika]'', eta abar, eta abar.
:::Euskaltzaindiak berak ere barra-barra darabil ''[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=474&lang=eu&view=article euskal literatura]'', eta euskaltzainek argitaratutako lanetan ere nonahi ageri da ''euskal'' hori ''euskara'' esanahiarekin: ''[http://www.euskaltzaindia.net/dok/plazaberri/0059/gehigarriak/epaltza.pdf Nafarroako euskal literatura garaikideaz]'', ''[http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/54845.pdf Maurice Harriet eta euskal idazleak]'', ''[http://www.euskaltzaindia.net/dok/plazaberri/0067/argazkiak/0-5.jpg Iparraldeko euskal idazleak]'', eta abar, eta abar, eta abar.
:::Horra hor ''euskal idazle'' terminoa euskaraz idatzi dutenak izendatzeko eta ''euskal literatura'' euskaraz idatzi dena izendatzeko erabiltzearen aldeko arrazoi objektiboak. Ez dira nire iritziak, ez dira nire usteak: adituen erabilera da. Dena dela, Euskaldunarekin bat nator kontraesan hori dugula, eta '''uste dut''' (eta hau bai, lankide baten uste eta iritzia besterik ez da, eta beraz ez du pisu handirik) esandako kontraesan hori konpontzea komeni dela, eta ''euskalerritar'' forma erabili beharko genukeela, hortaz. --[[User:Xabier_Armendaritz|<span style="color:#0000FF;">Xabier Armendaritz</span>]]<sup>[[User talk:Xabier_Armendaritz|<span style="color:#00cc00;">(nirekin hizketan egiteko)</span>]]</sup> 21:36, 24 Maiatza 2010 (UTC)