Errealismo (margolaritza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|300px|[[Gustave Courbet, ''Ehorzketa Ornansen'', 1849-1850, olio pintura, 314 x 663 cm., Orsay museoa, Paris. Lehen ald...
(Ez dago alderik)

08:40, 18 azaroa 2009ko berrikusketa

Errealismoa XIX. mendearen erdialdeko (1830tik 1870era gutxi gorabehera) mugimendu artistikoa izan zen. Erromantizismoa eta inpresionismoaren artean iragaitetzat hartzen da. Artista errealisten asmoa da errealitatea sakonean aztertzea eta fideltasunez islatzea.

Gustave Courbet, Ehorzketa Ornansen, 1849-1850, olio pintura, 314 x 663 cm., Orsay museoa, Paris. Lehen aldiz 1851n erakutsia, erreakzio itzela eragin zuen eta artisari bat-bateko fama ekarri zion.

Frantzian, 1848ko iraultzak ondorioak izan zituen arte arloan ere. Izan ere, neoklasizismoaren erak arbuiatu zituen artista ugarik, errealismoaren alde. Beraz, neoklasizismoaren eredu akasgabe, orekatu eta neurtuaren aurrean, errealismoak antzematen duena erakutsi nahi du ahalik eta objektiboenean, metodo zientifikoren antzera. Hortaz, eguneroko eszenek, jende xeheak eta arruntak ordezkatzen dituzte antzinako balentria eta mito gogoangarriak.