Berdura plaza (Tolosa)
Tolosako alde zaharreko plaza
Berdura plaza. Gipuzkoako Tolosa udalerrian dago plaza hau, Tolosako Alde Zaharreko bihotzean. Erdi Aroaz geroztik alondegi eta merkatu gisa erabili zen. 1899an, Zerkausia ere proiektatu zuen Jose Alejandro Mugika arkitektoak estaldura erantsi zion, egitura burdinaz eta gaina kristalez. Plazaren erdialdean, Udalak ezarritako Ramos Azkarateren bustoa dago (zapataria eta bertsolari ezaguna). Plaza hau astero larunbat goizean ospatu ohi den Tolosako azokaren hiru gune nagusietako bat da, eta batez ere barazkiak, landareak eta loreak saltzen dira. Beste biak Zerkausia eta Euskal Herria plaza dira.
Berdura plaza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′19″N 2°04′20″W / 43.138744°N 2.072338°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura modernoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 53 |
Iruditegia
aldatu-
Berdura plazako saltokia.