Berdintasun erlazio bitarraren taula

Matematikan, berdintzak bi adierazpen matematikok balio bera izatea adierazten du. Berdintza adierazteko = ikurra erabiltzen da. Formalki, berdintza (edo berdintasun erlazioa) X multzo batean honela definitutako erlazio bitarra da:

.

Notazioaren jatorriaAldatu

  zeinua (berdin), operazioa aritmetiko baten emaitza adierazteko erabiltzen dena, Robert Recorde matemarikariak asmatu zuen 1557an.

"is equalle to" idaztez nazkaturik, pare bat zuzen paralelo erabili zituen, ——, bere Whetstone of Witte lanean. Liburu hori publikatzean, Recorde-k aljebra barneratu zuen lehen aldiz Ingalaterran.

Matematika-identitateaAldatu

Kasu berezia da matematika-identitatea, beti egiazkoa den berdintza baita. Adibidez:

 

PropietateakAldatu

  • Erreflexiboa: Edozein a izanda, a = a.
  • Simetrikoa: Edozein a eta b izanda, a = b bada, b = a izango da.
  • Trantsitiboa: Edozein a, b eta c izanda, a = b bada eta b = c bada, a = c izango da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu