Belsasar (Bibliako hebreeraz: בלשאצר‎; akadieraz: Bel-Sarra-usur; antzinako grezieraz: Balthazar), Baltasar eta Belshazzar ere deitua, Babiloniako azken erregea izan zen Bibliaren arabera (Danielen Liburua, 5).

Belsasar
Belshazzar’s feast, by Rembrandt.jpg
errege

Bizitza
Jaiotza?
HeriotzaBabiloniar Inperioa, ? ( urte)
Familia
AitaNabonides
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakerregeordea

Bibliako kontakizunaAldatu

Gau batez, oturuntza egiten ari zirelarik, Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik harrapatutako ontzi sakratuak ekarrarazi zituen Baltasarrek. Orduan ikusi zuten esku misteriotsu batek horman idatzitakoa: Mane, Tekel, Peres. Erregeak deiturik, Daniel igarleak adierazi zion hura Jainkoak idatzia zela, laster hil behar zuela eta bere erresuma mediarren eta persiarren artean zatituko zutela. Gau hartan bertan hil zuten Baltasar, eta Dario mediarra erregetzaz jabetu zen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belsasar