Belar onduaren uzta Éragnyn
Belar onduaren uzta Éragnyn (frantsesez, Fenaison à Éragny) margolana Camille Pissarro margolari frantsesak 1901an egindako margoa da. Genero-margolana da, Frantziako Éragny-sur-Epte komunan ezagututako eszena aurkezten baitu: bertako nezakariak belar onduaren bilketa egiten, alegia. 1946tik Kanadako Nazio Galerian ikus daiteke. Lan hau inpresionismo barruan kokatzen da.
Belar onduaren uzta Éragnyn (Fenaison à Éragny) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Camille Pissarro |
Sorrera-urtea | 1901 |
Izenburua | Fenaison à Éragny |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Margo-oihala eta olio-pintura |
Dimentsioak | 53,9 () × 64,7 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Kanadako Galeria Nazionala |
Bilduma | Kanadako Galeria Nazionala |
Inbentarioa | 4635 |
Azterketa
aldatu1884ko abenduan Pissarroren familia Pontoise inguruko etxetik Éragnyra aldatu ziren; han biziko zen margolaria bere heriotza gertatu arte, 1903an. Inguru hartan nekazal ohiturak ezagutzeko parada izan zuen eta margolan honetan horietako bat jasotzen da. Koloreen aldetik, izenburu hori izan arren, berdeak du nagusitasuna. Lehen planoan lanean ari diren bost emakume ikusten ditugu; atzealdean beste lau sumatu ditzakegu baina horiek ez dira ondo definitzen. Langileen irudiek mugimendua transmititzen dute, batez ere une honetan lanean dauden bi emakumeei esker. Beheko ezkerreko aldean egilearen sinadura eta urtea ikus daitezke.[1]