Belaki-granada istiluak kontrolatzeko indarrek erabilitako munizio mota da. Hilgarria ez izateko intentzioz, 40 mm-tako granada-jaurtigailuek botata izateko diseinatua dago, objektiboarengan nahasmena eragiteko edo aldi baterako ezgaitzeko.

Belaki-granada jaurtigaia

Ingelesez askotan foam bullet (apar-bala) edo Flash Ball marka komertzialarekin[1] izendatu izan bada ere, jaurtigai honen izen tekniko zuzena sponge grenade (belaki-granada) da.

Erabilpena aldatu

 
Israeldar poliziak belaki-granadekin Huran, manifestari beduinoen aurka erabiltzeko prest, 2013ko azaroan.

Kolpe bortitza emateko diseinatua dagoen heinean, norbanako jakin bati apuntatuz erabilli ohi da, 10 eta 50 metro arteko distantzian. Horretara, belaki-granadak zehaztasun handiagoarekin jaurti daitezke, edozein norabidetan kontrolik gabe errebotatzen duten pilota esferikoen aldean.[2]

"Babes arina" duten pertsonen aurka egiteko pentsatua dago, adibidez "larruzko jantzi lodiak" (sic) daramatzaten pertsonak.[3]

Datu teknikoak aldatu

Jaurtigaiak 28 gramo inguru pisatzen ditu, eta 300 m/s-tik gorako abiaduran ateratzen da.[4] Bala formakoa da, eta gorputza dentsitate handiko plastikoz egina du, apar-gomazko estalki batekin.

SIR eta SIRX motako belaki-granadek (Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen dira), eta 15-40 metrotako distantzian burezurraren hausturak eragin ditzaketela baieztatu da.[5]

Lesio edo heriotza potentziala aldatu

Gaizki erabiltzen bada (10 metro baino hurbilago dauden distantzietan, adibidez), belaki-granadek pertsona bat hiltzeko arriskua dute. Arma behar bezala erabilita, berriz, ez lukete behin betiko kalterik sortu beharko; baina batzuetan lesio larriak eragin ditzake, hala nola hezur hausturak, buruko zauriak edo begietako behin betiko kalteak.[6][7]

 
Belaki-granada batek manifestari bat jotzen duen unea. Ni'lin, 2015eko azaroan.

Erabilpena herrialdeen arabera aldatu

Israel aldatu

Israelek hainbat aldiz erabili ditu belaki-granadak manifestari palestinarren aurka.[6]

Hong Kong aldatu

Hong Kongeko Polizia Indarrek belaki-granadak istiluak kontrolatzeko askotan erabili zituan 2019ko uztailean estradizioen aurkako protestetan.[8]

Ameriketako Estatu Batuak aldatu

AEBetako polizia sail batzuek belaki-granadak erabili zituzten 2020ko udan George Floyd-en heriotzarekiko protestetan.[9] Zenbait kasutan manifestariek buruan edo aurpegian kolpeak hartu zituzten, zauri larrien ondorioekin.[10][11]

Euskal Herria aldatu

EAEko Ertzaintzak SIR eta SIRX motako belaki-granadak erabiltzen ditu. Munizio honek gomazko pilotak ordezkatu zituen erkidego honetan, 2012an Iñigo Cabacasen heriotzaren ostean. Horrelako batekin, Donostian 2021an eginiko protestetan, pertsona bati barailaren haustura eragin zioten.[5]

Katalunia aldatu

Mossos d'Esquadrakoek 2014tik erabiltzen dituzte belaki-granadak. 2021ean Pablo Haselen atxiloketaren aurkako protestetan 400tik gora erabili zituzten bi egunetan,[12] manifestari batek haiek emandako kolpe baten ondorioz begia galdu zuenean.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Txantiloi:Local «Se van las pelotas de goma, llegan las balas de foam» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Cataluña debate sobre el peligro de las balas de foam» telecinco 2021-02-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  3. (Ingelesez) «Ammunition Systems» Target Dynamics International Limited (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  4. a b (Gaztelaniaz) H, Creada 18-02-2021 | 15:59 H/Última actualización 18-02-2021 | 16:36. (2021-02-18). «¿Qué es una bala de foam y en qué se diferencia de las pelotas de goma?» La Razón (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Euskal Herria. Las balas SIRX de la Ertzaintza pueden fracturar el cráneo a 40 metros y las SIR, a 15» Resumen Latinoamericano (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  6. a b (Ingelesez) «Police's use of sponge rounds must be strictly according to protocol» Haaretz.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  7. (Ingelesez) «Sponge rounds, rubber bullets, and tear gas — how Israel’s non-lethal munitions can kill» Mondoweiss 2017-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  8. (Ingelesez) «Hong Kong protests descend into chaos during citywide strike» the Guardian 2019-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  9. (Ingelesez) «A guide to non-lethal and less-lethal weapons used in local, national protests» Tampa Bay Times (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  10. (Ingelesez) «Police projectile fractures Denver protester’s face; she says it was unprovoked | News Break» News Break Denver, CO (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Ingelesez) «Lawsuit asking for Denver PD to stop using PepperBalls and sponge grenades moves to federal court | News Break» News Break Denver, CO (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).[Betiko hautsitako esteka]
  12. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2021-02-18). «Investigan los disparos de balas de foam durante las protestas por Hasel en las que perdió un ojo una joven» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu