"Baba-poltsa" kartutxo

"Baba-poltsa" kartutxoa (ingelesez: bean bag round), edo izen teknikoz borra malgu kartutxoa (ingelesez: flexible baton round), borra-kartutxo mota bat da, indar armatuek istiluen aurkako operazioetan erabiltzen dutena, balek baino efektu hilgarri txikiagoa dutelako.[1]

Bi baba-poltsa kartutxo osorik, eta erdian jaurtigaia.

Deskribapena aldatu

Kartutxo hauek barruan berunezko perdigoiz betetako kevlar poltsatxoa eraman ohi dute; nahiz eta jaurtigaia beste materialez egina izan daitekeen, hala nola altzairuzko bolatxoak edo harea. Perdigoiak 9koak izan ohi dira (hau da, 2,03 mmtako diametrokoak), eta poltsak guztira 40 bat gramo pisatzen du. Jaurtigai hauek 12 kalibredun eskopeta normal batetik botatzeko pentsatua daude; baina fusiletatik, granada-jaurtigailuetatik edo istiluen aurkako eskopetetatik ere bota daitezke.[2]

Tiro egitean, poltsa 80 bat m/s-tako abiaduran ateratzen da kanoitik; airean hedatu ostean, inpaktua 6 zm2 inguruko azalera batean egiten du.

70eko hamarkadan erabiltzen hasi zirenetik, baba-poltsa kartutxoen erabilpenean aldaketak egon dira: jaurtiketaren abiadura 120etik 90 m/s-tara jaitsi da, eta jatorrizko poltsak karratuak galtzerdi itxura izatera igaro dira.[3]

Baba-poltsa kartutxoekin aritzeko eskopetei, askotan marka hori edo berde nabarmenak egiten zaizkie, eskopeta munizio hilgarriekin oharkabean ez kargatzeko.

Erabilpena aldatu

 
Kanadako Zaldizko Polizia bat 2010ean, indaba-poltsa kartutxoak botatzeko eskopeta batekin

Baba-poltsa kartutxoen diseinua kolpeak azalean intzisio-zauririk egin gabe min emateko pentsatua dago. Bere burua edo beste norbait zauritzeko arriskua erakusten duten pertsonak deuseztatzeko erabiltzen dira, haiek hil gabe.

Arriskuak aldatu

Baba-poltsa kartutxoek min larria eragin dezakete. AEB-etan erabiltzen hasi zirenetik bataz beste urtean heriotza bat eragin dute. Hainbat zauri-mekanismo deskribatu dira: saihetsak hautsi, eta hauek barneko organuak kaltetzea; kranioko hezurren hausturak; laringea birrintzea; sabelaldean barne hemorragiak; edo eguzki plexuaren kommozioa, arnasa edo bihotzaren funtzioa oztopatuz. Arrazoi hauengatik, poliziei munizio mota honekin besoetara edo hanketara apuntatzeko instrukzioak ematen zaizkie. Istripu batzuk munizioak nahastetik ere etorri dira, alegia: baba-poltsa kartutxoekin barik, eskopeta beste kartutxo motekin kargatzetik.

  • 2013, Park Forest, Illinois: 95 urteko gizonezko bat hemoperitoneoagatik hila, poliziak baba-poltsa eskopetarekin tiro egin ondoren.[4]
  • 2019ko abuztuaren 11, Hong Kong: manifestaldi batean, lehen arretako osagile bati begia lehertua, ustez baba-poltsa baten kolpea jaso eta gero.[5][6]
  • 2019ko azaroaren 23an, Kolonbia: gobernuaren aurkako manifestaldi batean, Dilan Cruz ikaslea hilda, buruan baba-poltsa baten kolpea jaso ostean.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Fourkiller, Larkin (1 March 2002)."Less-Lethal: Bean-Bag Rounds." PoliceMag.com. Retrieved 15 November 2019.
  2. «LES ARMES INTERMÉDIAIRES D’IMPACT À PROJECTILES ET LEUR UTILISATION EN CONTEXTE DE CONTRÔLE DE FOULE» http://www.securitepublique.gouv.qc.ca/ (Noiz kontsultatua: 2019ko abenduaren 17a).
  3. «In defense of the 12-gauge "bean bag" round» web.archive.org 2008-09-05 (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
  4. Autopsy: Bean bag rounds fired by police killed Park Forest man, 95, Chicago Tribune, 28 July 2013
  5. (Ingelesez) «Hong Kong protests: Police in no mood for compromise now» Sky News (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
  6. (Ingelesez) «Protesters call for mass Hong Kong airport sit-in after woman shot in eye» South China Morning Post 2019-08-12 (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
  7. Muerte de Dilan Cruz fue causada por un arma que utiliza el Esmad: Medicina Legal, El Tiempo, Retrieved 2019-11-28