Belabietako Estazio Megalitikoa

Belabietako Estazio Megalitikoa Gipuzkoan dagoen megalitoen gune bat da. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Estazio honetan. Guztira bederatzi dira ezagutzen direnak. Bat izan ezik, beste guztiak mendi gailurretan kokatzen dira, mendiaren hareharrizko guneetan, bestetik.

Oindolar IV trikuharria.
Oindolar I trikuharria.
Oindolar III trikuharria.
Oindolar II trikuharria.

Historiaurreko monumentuak

aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoa

aldatu

Berastegi Tolosarekin elkartzen duen katean sortzen da, hain zuzen ere, Ipuliñotik Uzturreraino doan eta San Lorenzo, Urdelar eta Belabietatik igarotzen den katean. Katearen ia puntu batek ere ez du lortzen 900 metrotako altuera. Monumentuak udalerri hauetan kokatzen dira:Berastegi, Elduain eta Villabona .

Sailkatutako monumentuak

aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak

aldatu

Guztira sei:

  • Basaburu
  • Belabieta Txiki
  • Loa
  • Oindolar I
  • Oindolar II
  • Oindolar III

Tumuluak

aldatu

Guztira hiru:

  • Itxupeaka
  • Loa I
  • Moa

Egoera legala

aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan bederatzi monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu