Beitunia
Beitunia edo Bitunya (arabieraz: بيتونيا) Ramallah eta al-Bireh probintziako hiri palestinarra da, Jerusalemetik 14 kilometro iparraldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 26.604 biztanle zituen 2017an[1].
Beitunia | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Ramala eta Al Birehko Gobernazioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°53′20″N 35°10′03″E / 31.889°N 35.1675°E |
Azalera | 26,2 km² |
Altuera | 781 m |
Mugakideak | Ramallah |
Demografia | |
beitunia.ps… |
Demografia
aldatuHirian bizi diren familia hedatu (hamule) nagusiak Qart, Haddad, Dawlah, Harsh, Shahin eta Suheil dira[2].
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1870 | 600 inguru[3] |
481 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[4] | |
1896 | 1.056 inguru[5] |
1922 | 948[6] |
1931 | 1.213[7] |
1945 | 1.490[8] |
1961 | 2.216[9] |
2007 | 19.761[10] |
2017 | 26.604[1] |
Ekonomia
aldatu2012ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[2]:
- kudeaketa (% 37)
- merkataritza (% 24)
- zerbitzuen sektorea (% 19)
- nekazaritza (% 10)
- industria (% 5)
- Israelgo lan-merkatua (% 5)
2012an, langabezia-tasa %25 ingurukoa zen[2].
Kultura
aldatuHezkuntza
aldatuPalestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 96,7 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 78 emakumezkoak ziren. 2011n, 4730 ikasle eta 253 irakasle zeuden hirian[2].
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamaika eskola daude Beitunian, sei publiko eta bost pribatu. Eskola horietatik hiru mutilenak dira, beste hiru neskenak eta gainerakoak mistoak[2].
Horrez gain, badago sei haurtzaindegi[2].
Kulturguneak
aldatuLiburutegi bat eta kultur-etxe bat daude hirian[11][12]. Urtero antolatzen dira liburu azokak[13].
Erlijioa
aldatuBost meskita daude Beitunian[2]:
- Beituniako Meskita Handia
- Al Omari meskita
- Al Atqiya meskita
- Salah ad Din meskita
- Saif Allah meskita
Gainera, eliza ortodoxo bat ere badago[14].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 74 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ a b c d e f g (Ingelesez) Beituniya Town Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2012) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Frantsesez) Guérin, Victor. (1875). Description Géographique Historique et Archéologique de la Palestine. 2 Paris: L'Imprimerie Nationale, 46 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 144. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Alemanez) Schick, Conrad. (1896). «Zur Einwohnerzahl des Bezirks Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 19: 121. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table VII, Sub-district of Ramallah» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 16 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 29 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 26. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 15 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 114. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Arabieraz) «مكتبة بلدية بيتونيا تستقبل الدكتورة مي البزور المحاضرة في جامعة بيرزيت» Beitunia 2023-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Arabieraz) «وفد طلابي من جامعـة بيرزيت يزور مركز بلدية بيتونيا الثقافي والمباني القديمة» Beitunia 2022-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Arabieraz) «افتتاح معرض الكتاب السـنوي في مكتبة بلدية بيتونيا العامــة» Beitunia 2022-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Arabieraz) «أمســية إنارة شـجرة عيد الميلاد في كنيسة رقاد العذراء للروم الأرثوذوكس» Beitunia 2022-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).