Behi esferikoa errealitatearen eredu zientifikoen gehiegizko sinplifikazioaren metafora da.

Amerikako Astronomia Elkartearen 1996ko bileran egindako behi esferikoaren irudia.

Historia aldatu

Txantxa zientifikoa aldatu

Zientzialarien txantxatik dator termino hau. Beste edozein txantxa zientifiko bezala, aldaera ugari ditu[1].

Fisikariei buruzko aldaera:

Baserri batean esne-ekoizpena hain zen baxua, non jabeak bertako unibertsitatera jo zuen laguntza akademikoa eskatzeko. Unibertsitateak diziplina arteko irakasle talde bat bildu zuen, fisikari teoriko batek zuzenduta, eta bi aste eman zituzten landa ikerketa intentsiboan. Unibertsitatera itzuli zirenean, haien ordenagailuak datuz beteta zeuden, eta txostena idazteko lana taldeburuaren esku utzi zuten. Handik gutxira, baserritarrak hasitako txostena jaso zuen: «Nik badut irtenbidea, baina hutsean dauden behi esferikoentzat bakarrik balio du»[2].

Matematikariei buruzko aldaera:

 
Behi esferikoaren GIF irudia

Nekazari bati behiak gaixotu zitzaizkion. Analisia eskatu zuen matematikari talde bati. Ikertzaileek behin lana bukatutakoan txostena bat eman zioten nekazariari. Txosten hori honela hasten zen: «Demagun R erradio duen behi bat…»[3]

Beste animaliei buruzko antzeko txantxak aldatu

Batzuetan, behiaren ordez beste animaliak aipatzen dira, adibidez zaldia[4] edo txita[5].

Alan Turingek, 1952ko The Chemical Basis of Morphogenesis artikuluan, hau baieztatzen zuen: «Simetria esferikoa duen eta bere egoera aldatzen ari den erreakzio kimikoen eta difusioen ondorioz... ezin da simetria esferikorik ez duen zaldia bezalako organismorik sortu»[6].

Badago txantxa bat, non fisikari batek hutsean dagoen zaldi esferiko batek lasterketan irabazteko eredua eraiki zuen[7]. Aharon Katzir biofisikari israeldarrari egozten zaio[8].

Aipamenak aldatu

Spherical Cow (Behi esferikoa) aukeratu zen 18. Fedora Linux banaketarako kode-izen gisa[9].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Kirkman, T.W.. (1996). Spherical Cow: A Simple Model. .
  2. (Ingelesez) Lee, Timothy B. (2013). «The Coase Theorem is widely cited in economics. Ronald Coase hated it» The Washington Post.
  3. Doncel, Josu. (2016). «Har bedi R erradioko behi bat» Zientzia kaiera.
  4. (Ingelesez) Hefley, Bill; Hefley, William E.; Murphy, Wendy. (2008). Service science, management and engineering: education for the 21st century. Springer, 80 or. ISBN 978-0-387-76577-8..
  5. (Ingelesez) Stellman, Steven. (1973). «A Spherical Chicken» Science 182 (4119): 1296..
  6. (Ingelesez) Turing, Alan. (1952). «The Chemical Basis of Morphogenesis» Philosophical Transactions of the Royal Society of London 237 (641): 41..
  7. (Errusieraz) «Физики тоже шутят» Молодёжь и наука.[Betiko hautsitako esteka]
  8. (Ingelesez) Kennedy, John W.; Quintas, Louis V. (1988). Applications of graphs in chemistry and physics. North-Holland ISBN 9780444705136..
  9. (Gaztelaniaz) Andrade, J. (2013). «Fedora 18 Spherical Cow ya disponible; incluye nuevo instalador y escritorio Cinnamon» Engadget.

Kanpo estekak aldatu