Bebe (abeslaria)

Bebe Rebolledo» orritik birbideratua)

María Nieves Rebolledo Vila, izen artistikoa Bebe duena (Valentzia, 1978ko maiatzaren 9a) abeslari eta aktore espainiarra da. Valentzian jaioa bada ere urtebete zuela Extremadurara joan zen bizitzera[1].

Bebe (abeslaria)

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Nieves Rebolledo Vila
JaiotzaValentzia1978ko maiatzaren 9a (45 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Bebe
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEMI

bebeoficial.com
IMDB: nm1311122 MySpace: labebebellota Musicbrainz: 1f4c0c5a-be94-43e2-ab01-1aa623daa530 Songkick: 62108 Discogs: 674562 Edit the value on Wikidata
Bebe, 2010ean.

Biografia aldatu

Gurasoak Suberina folk taldeko partaide ziren eta musika tresna artean hazi zen Badajozeko San Vicente de Alcántara herrian. 1995 urtean Vanagloria taldean sartu zen koroak egitera eta 1996an Madrilera joan zen antzerkigintza ikastera[2]. Bertako tabernetan jotzen hasi zen eta 2001 urtean Extremaduran kantautoreen lehiaketa bat irabazi zuen. 2003 urtean hainbat filme eta teleserietan pertsonai sekundarioak eginez hasi zuen aktore ibilbidea.

2004 urtean lehenengo diskoa atera zuen, Pafuera Telarañas izenekoa[2]. Oso famatuak bihurtu ziren disko honetako hainbat abesti, Malo abestia bereziki. Genero indarkeriaren gaia lantzen du abestiak[1] eta Argentinako telebistako Mujeres Asesinas telesaileko abesti nagusia izan zen. Diskoak arrakasta itzela izan zuen Espainiar estatuan baina nazioartean ere zabaldu zen eta 2005eko Grammy Latinoetan artista berri onenaren saria eskuratu zuen[3]. Arrakastak ordea gain hartu zion eta 2006an musika ibilbidea etetea erabaki zuen[4]. Aktore lanari ere amaiera eman zion, 2006koan baititu azken bi filmeak, La educación de las hadas eta Caótica Ana. Bietan ere paper garrantzitsuak izan zituen.

2009an berrekin zion musikari. Y diskoa atera zuen eta Grammy sarietarako izendatua izan zen disko alternatibo onenaren atalean. Grammy Latinoetan ere izendapenak jaso dituzte bere disko guztiek, Y, Un pokito de rocanrol eta Cambio de piel.

Bere musika ibilbidean estatuko talde ugarirekin kolaborazioak egin ditu, Tontxu, Chambao, Luis Pastor, Albert Pla eta Los Delinqüentes taldearekin besteak beste. 2006 urtean Fermin Muguruzak BEC-en egin zuen Euskal Herria Jamaika Clash kontzertuan ere abestu zuen Ferminekin batera. Sahara no se vende dokumentalean ere biek koinziditu zuten berriro[5].

2016 urtean 10 años con Bebe dokumentala egin zuen[6].

Diskografia aldatu

Diskoak aldatu

  • Pafuera telarañas (2004)
  • Y (2009)
  • Un pokito de rocanrol (2012)
  • Cambio de piel (2016)

Sariak aldatu

  • Ondas Sariak:
    • 2004: Artista berri onenaren saria
  • Grammy Latinoak:
    • 2005: Artista berri onenaren saria
  • Premios de la Música:
    • 2005: Artista berri onena, pop disko onena eta bideoklip onena
  • European Border Breakers Awards:
    • 2006
  • Goya Sariak:
    • 2007: Abesti onena, Tiempo pequeño, La educación de las hadas filmean[7].

Filmografia aldatu

  • Entre cien fuegos (2002) - telebistan
  • Al sur de Granada (2003)
  • El oro de Moscú (2003)
  • Busco (2006)
  • La educación de las hadas (2006)
  • Caótica Ana (2006)

Erreferentziak aldatu

  1. a b «La cantante extremeña Bebe con el presidente de APLEx» www.aplexextremadura.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  2. a b [https://www.biografias.es/famosos/bebe-sq3.html «Bebe - Biograf�a de Bebe»] www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  3. (Gaztelaniaz) AGENCIAS. (2005-11-04). «Bebe, mejor artista nueva en los premios Grammy Latinos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
  4. «Cantante Bebe se retira de música - JUN. 25, 2006 - Música - Historicos - EL UNIVERSO» www.eluniverso.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
  5. aitor. (2008-10-29). «"SAHARA NO SE VENDE"» Fermin Muguruza (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
  6. «10 años con Bebe - Cine | Underbrain Mgz» underbrain.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  7. (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2007-01-28). «Foto: Premios Goya 2007 Bebe Godoy | La gala de los Premios Goya 2007» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bebe (abeslaria)