Beaufort eskala
Beauforten eskala haizearen intentsitatea neurtzeko neurri enpiriko bat da, itsasoaren egoeran, olatuetan eta haizearen indarrean oinarritzen dena. Beauforten Haizearen indar-eskala ere deitzen da.
Eskala
aldatuBeaufort zenbakia | Haizearen abiadura (km/h) | Korapiloak (itsas-miliak/h) | Izendapena | Itsasoaren egoera | Eraginak lehorrean |
---|---|---|---|---|---|
0 | 0tik - 1era | < 1 | Barealdia | Garbi | Barealdia, kea bertikalean igotzen da |
1 | 2tik - 5era | 1etik - 3ra | Haize bereziki ahula | Olatu txikiak, baina bitsik gabe | Keak haizearen norabide adierazten du |
2 | 6tik - 11ra | 4tik - 6ra | Oso ahula (Haize oso ahula) | Beira-itxurako olatuen gandorrak, apurtu gabe | Zuhaitzen hostoak mugitzen dira, errotak mugitzen hasiak daude |
3 | 12tik - 19ra | 7tik - 10era | Ahula (Haize ahula) | Olatu txikiak, gandor hauskorrak. | Hostoak mugitzen dira banderak haizean dabiltza. |
4 | 20tik - 28ra | 11tik - 16ra | Haize alaia | Ardi zuriak ugari, olatu gero eta luzeagoak | Hautsa eta orriak aireak darabiltza, zuhaitzen adaburuak mugitzen dira |
5 | 29tik - 38ra | 17tik - 21era | Haize hozkirria | Olatu ertainak eta luzangak, ardi zuri asko | Zuhaitzetan mugimendu txikiak, aintziretako azalera izurtua |
6 | 39tik - 49ra | 22tik - 27ra | Haize gogorra | Olatu handiak egoten hasten dira, gandor hauskorrak, bitsa | Zuhaitzen adarrak mugitzen dira, aterkia irekita izateko zailtasuna. |
7 | 50etik - 61era | 28tik - 33ra | Haize oso gogorra | Itsaso zakarra, bitsa haizearen norabidean eramanez | Zuhaitz handiak mugitzen dira, haizearen kontrako norabidean ibiltzeko zailtasuna |
8 | 62tik - 74ra | 34tik - 40ra | Ekaitza | Olatu handi hauskorrak, bits lerroak | Zuhaitzen adaburuak hausten dira, zirkulazio arazoak pertsonentzat |
9 | 75etik - 88ra | 41etik - 47ra | Ekaitz indartsua | Olatu oso handiak, hauskorrak. Ikuspena gutxitua | Zuhaitzetan kalteak, ezinezkoa haizearen kontrako norabidean ibiltzea |
10 | 89tik - 102ra | 48tik - 55era | Ekaitz gogorra | Olatu oso handiak, gandor hauskorrekin. Itsasoaren azalera zuria. | Errotik ateratako zuhaitzak, eraikuntzen egituretan kalteak |
11 | 103tik - 117ra | 56tik - 63ra | Ekaitz oso gogorra | Olatu bereziki handiak, itsasoa erabat zuria, ikuspen oso eskasa | Eraikuntzetan, teilatuetan eta zuhaitzetan kalte handiak |
12 | + 118tik | +64ra | Urakan-ekaitza (Urakana) | Olatu bereziki handiak, itsaso zuria, ikuspenik gabe | Eraikuntzetan, teilatuetan eta zuhaitzetan kalte handiak eta euria. |
Historia
aldatuSir Francis Beaufort hidrografoak asmatu zuen eskala 1805. urte inguruan. 1800 aurretik, itsasontziko ofizialek, aldizka, eguraldiaren behaketa egiten zuten, baina ez zuten eskalarik eta neurketak oso subjektiboak ziren.
Lehendabiziko eskalak ez zeukan haizearen abiadurarik, itsasontzi batek, 0tik 12ra bitartean, baldintza kualitatibo batzuk kontuan hartuz, baldintza horien aurrean jokatuko zuen modua zehazten zuen: "Maniobrak egiteko ozta-ozta nahikoa" izatetik 'belentzako eutsiezina' izatera.
1850etik eskala itsasokoak ez ziren neurketetarako ere onartu egin zen, Beauforten zenbakiak anemometro baten errotazio zenbakiekin lotu zirenean haizearen abiadura neurtzeko.
1906an, lurrunaren etorrerarekin, behaketak lehorrera zabaldu ziren. George Simpson, meteorologia bulegoko zuzendaria, izan zen lurrean deskriptoreak jartzearen arduraduna.
Haizearen abiadura Beauforten Eskalan formula honen bidez neurtzen da:
- v = 0,837 B3/2 m/s
Erlazio hori 1923an estandarizatu zen, eta hamarkada batzuk geroago zerbait aldatu zuten meteorologoei baliagarriago gerta zekiekeen. Gaur egun, eskuarki, urakanak Saffir-Simpson eskalaren bidez neurtzen dira.