Beatriz de Bobadilla (Gomerako andrea)

Gomerako andrea, Errege Katolikoen gorteko Gaztelako dama

Beatriz de Bobadilla (Medina del Campo, Valladolid, 1460ko hamarkada - ibidem, 1504ko urria) Gaztelako dama bat izan zen Errege Katolikoen gortean. Hernán Perazarekin ezkontzean Gomera eta Hierro uharteetako andrea bihurtu zen. Kanarietako historiako pertsonaia garrantzitsuenetako bat da.

Beatriz de Bobadilla (Gomerako andrea)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeatriz de Bobadilla
JaiotzaMedina del Campo, ezezaguna
HeriotzaMedina del Campo1504ko urria ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hernan Peraza the Younger (en) Itzuli  (1482 -  1488)
Alonso Fernández de Lugo (en) Itzuli  (1498 -  1504)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Izengoitia(k)La Cazadora

Bere izebarengandik bereizteko, Moyako markesak ere izen bera baitzuen, 'ehiztaria' ezizena jaso zuen, bere aitaren karguari erreferentzia eginez.[1]

Biografia aldatu

1482an Hernán de Perazarekin ezkondu eta errege-erreginen gortea utzi zuen San Sebastián de la Gomerara joateko.

Gomeroen sarraskia aldatu

 
Torre del Conde edo Torre de San Sebastián, San Sebastián de La Gomeran.

Gomerarren matxinadan gomerarrek Peraza hil zuten. Bobadilla San Sebastianeko dorrean gorde eta Pedro de Veraren, Kanaria Handiko gobernadorea, laguntza eskatu zuen. Honek laurehun soldadurekin lehorreratu eta gomerar matxinoak uharteko gailurretara ihes eginarazi zituen. Bobadilla eta Verak haien aurkako sarraskiari ekin zioten. Lehenengo, Ipalan eta Mulagua taldeko kideak urkatu zituzten eta ondoren, Orone eta Agana taldeko kideak erbesteratu edota esklabo bezala saldu zituzten. Fray Miguel López de la Sernak, Kanarietako gotzainak, egoera errege-erreginen aurrean salatu zuen eta ordainetan, Bobadilla eta Verak beren poltsikotik ordaindu behar izan zuten esklabo bezala saldutako gomero kristauen prezioa.

Bobadillak Gomeraren gobernua hartu zuen bere semearen, Guillén, izenean. Besteak beste, Kristobal Kolonen 1492, 1493 eta 1498ko bidaiak hornitu zituen.[2]

Tenerifeko konkista aldatu

Bobadillak Tenerifeko konkistan ere parte hartu zuen. Lehenengo espedizioa diruz lagundu zuen eta ondoren, Alonso Fernández de Lugo kapitain konkistatzaileari lagundu zion, Acentejoko lehenengo gudan guantxeen aurka galdu zuenean.[3]

1498an Tenerifeko San Cristóbal de La Lagunako herri sortu berrira joan zen bizitzera, Alonso Fernández de Lugo gobernadore berriarekin ezkondu baitzen. Han, senarra ez zegoenean, ordezko gobernadore aritu zen.[4][5]

Tenerifeko gobernadore ordezko lanetan hil zen 1504ean, Medina del Campon.

Aintzatespenak aldatu

Fikzioan aldatu

Beatriz de Bobadilla fikzio historikoko hainbat eleberriren protagonista izan da:

  • Manuel de Ossuna y Saviñónen Doña Beatriz de Bobadilla: Drama histórico en cuatro actos (1840).
  • Anton Giulio Barriliren Le due Beatrici (1892).
  • Carlos Álvarezen La Señora Beatriz de Bobadilla, señora de Gomera y Fierro (2012).
  • Balbina Riveroren La dama sangrienta (2016).
  • Pepe Tejeroren Guanches: tiempos de guerra (2017).
  • Mario Escobarren La Gobernadora (2022).

Halaber, Isabel telesailean Bobadillaren pertsonaia Beatriz de Osorio izenarekin agertzen da, Sara Rivero aktoreak antzeztua.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Genealogia aldatu

Kanpo estekak aldatu