Beatrice Fihn

suediar abokatua eta arma-nuklearren aurkako aktibista

Beatrice Fihn (Göteborg, Suedia, 1982ko azaroaren 17a)[1] suediar abokatua da, eta 2014ko uztailaren 1etik aurrera arma nuklearrak indargabetzeko nazioarteko kanpainaren zuzendari exekutiboa da (ICAN, ingelesezko siglak). Nobel Saria, 2017, Arma Nuklearrak Abolitzeko Nazioarteko Kanpainaren buru egindako lanagatik.[2] Hiroshiman bizirik ateratako Setsuko Thurlowrekin batera, Fihnek Bakearen Nobel Saria jaso zuen, ICANen izenean.[3][4]

Beatrice Fihn

Reaching Critical Will (en) Itzuli enpresaburu

ezezaguna - ezezaguna
Geneva Centre for Security Policy (en) Itzuli enpresaburu

ezezaguna - ezezaguna

International Campaign to Abolish Nuclear Weapons (en) Itzuli zuzendari exekutiboa

2014ko uztailaren 1a - 2023ko urtarrilaren 31
Bizitza
JaiotzaGöteborg, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Suedia
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College Zuzenbidean Masterra : Nazioarteko zuzenbide publiko
Stockholmgo Unibertsitatea 2008) gradu
Jarduerak
Jarduerakzuzendaria eta abokatua

Twitter: beafihn LinkedIn: beatrice-fihn-1351bb11 Edit the value on Wikidata
Beatrice Fihn Bakearen Nobel Zentroan, Oslon, 2018ko azaroaren 13an

Arma nuklearrak abolitzeko nazioarteko kanpaina aldatu

Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligarekin lan egiteko beka bat irabazi zuenean ekin zion Fihnek armagabetzeari.[5] Gero Genevara joan zen ICANeko zuzendari gisa lan egitera.[6][7] Erakundearen programa nagusia Arma Nuklearren Debekuari buruzko Tratatua da. Itun hori New Yorkeko Nazio Batuen Erakundean onartu zuten, uztailaren 7an, 122 estatuk.[8]

Hauexek dira bere hitz batzuk:

"Gobernu batek ere ez du planik eraso nuklear baten ondorengo egunerako".[2]

edo

"Herrialde batzuek arma horiek dituztela onartzen duen mundu bat eraiki dugu, eta beste batzuek ez. Hori ezin da apartheid sistema izan. Lege berak behar ditugu".[2]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2017an Nobel Saria Arma Nuklearrak Abolitzeko Nazioarteko Kanpainaren buru egindako lanagatik.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beatrice Fihn