Beñat Olea

diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea

Beñat Olea Irureta (Legazpi, Gipuzkoa , 1987) diseinatzaile grafikoa eta ilustratzaile gipuzkoarra da.

Beñat Olea

Bizitza
JaiotzaLegazpi, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
ELISAVA
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta modelo erotikoa

Filmaffinity: 549408751
Twitter: BTolea Instagram: btolea Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Txikitan komikiek, japoniar animazioak eta beldurrezko generoak gustoko zituen. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Bartzelonara joan zen ilustrazioan espezializatzera eta bere sormen-beharrak asetzera, ipuinak, aldizkarietako azalak, komikiak eta bideojokoak marraztuz.[1]

Elisava Bartzelonako Diseinu eta ingenearitza fakultatean ilustrazio eta komikigintzan graduondoko ikasketak ditu.

2D artista da, diseinatzaile grafikoa eta komikigilea da. Modelo erotiko lanak ere egin ditu[2] eta baita aktore lanak ere Because You're Mine film laburrean.[3]

Komikiekiko duen pasioa bideojokoetarako diseinu artistikoarekin konbinatzen du, Crystalizaer Gamesekin lankidetzan.

Hysterical Minds nazioarteko artisten elkarteko kidea da 2011 urtetik.[4]

Lanak aldatu

  • Ajuar funerario. 2018. Komikia. Irudiak.
  • Eki en las nuves. 2023. Komikia. Gidoia eta irudiak. [5]
  • Elbereth musika taldearen Karma disko azala. 2017

Erreferentziak aldatu

  1. Ajuar funerario. El cómic - Fernando Iwasaki - Editorial Páginas de Espuma. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) beñat olea. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) Because You're Mine (C) (2018). (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) «BTolea» Domestika (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  5. Madinabeitia, Tere. (2024-02-16). ««Orain arte, emozioen gaiak ez dira landu komikietan»» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).