Beñat Antxustegi

musikaria

Beñat Antxustegi (Galdakao, 1989) izen artistikoa Physis versus nomos duena, euskal musikaria da.

Beñat Antxustegi
Bizitza
Jaiotza Galdakao, 1989 (31/32 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Bizilekua Donostia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta musikaria

BiografiaAldatu

Galdakaon jaio bazen ere oso gaztetatik Donostian bizi da. Donostiako hainbat taldetan jo izan du Xikinkei, Liher, Txemak, Bi Zaldi, besteak beste. Gaztezulo aldizkariko musika kritikaria ere bada. Hainbat diska atera ditu Physis versus Nomos izenarekin bere bakarkako ibilbidean.

Bi aldiz irabazi du Mikel Laboa Katedra Saria, lehen aldiz, 2013an, "Zu gabe" lanarekin, eta bigarren aldiz 2015ean, "Ohm 13" lanarekin.

DiskografiaAldatu

  • Zartada eta ferekaren artean (2011, autoekoizpena)
  • Ezin (2013, autoekoizpena)
  • Saudade é fatal 2 (2016, autoekoizpena)[1]
  • Zaharrak, berriak eta kuttunak. Goiz batin (2017, autoekoizpena)[2]
  • Arraro nioenean (2019, Kortxoenea / Balio Dute)[3]

ErreferentziakAldatu

  1. «Saudade é fatal 2» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-10-26.
  2. «Zaharrak, berriak eta kuttunak. Goiz batIN» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-10-26.
  3. «Arraro nioenean» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-10-26.


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.