Batzar Nagusiaren 42/22 Ebazpena


Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiaren 42/22 Ebazpena, edo Nazioarteko harremanetan mehatxuaren edo indarraren erabileraren abstenzioaren printzipioaren eraginkortasuna hobetzeko adierazpena, NBEen Batzar Nagusiak 1987ko azaroaren 18an emandako ebazpena da. Bozketa gabe onartua.

Aurrekariak aldatu

Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 42/22 Ebazpenak, mehatxuaren eta indarraren erabileraren abstentzioan sakontzea du helburu. Hau nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko printzipioetako bat da.  Hala dio Bruno Simma magistratuak, Petroleo Plataformen kasuan (1996) emandako iritzi disidentean: mehatxuaren eta indarraren abstentzioaren printzipioa “betebehar guztietatik oinarrizkoena da gaur egungo nazioarteko zuzenbidean” Baina ez da betidanik honela izan.

Nazioarteko zuzenbideak, Estatuek gerra deklaratzkeko eskumen diskrezionala dutela mantendu du tradizionalki. Arau baten ez betetzea edo eta nazioarteko konpromezu edo arau bat urratzea zigortzeko, edo beste edozein kausari erantzuteko erabili zitekeen eskumen hau. Diskrezionalki esan bezala. Beraz, indarraren erabilera juridikoki onargarria zen nazioarteko testuinguruan. Clausewitzen hitzetan, gerra “politikaren jarraipena zen, beste medio batzuen bitartez”. Aipatzekoak dira Salamancako eskolako Francisco de Vitoria, edo Hugo Grocio. Hauek behe Erdi Aroan eta Aro modernoan gudaren beste ikuspuntu bat uztartu zuten: Guda justua. Baina ez zuen jarraipenik izan zuzenbidean beranduagora arte. Indarraren erabileraren ulerkera hau, praktikan I Mundu Gerrara arte mantendu zen.

Lehen Mundu Gerran egondako giza galeren ondorioz, eta Gerran zehar (1914-1918) garatutako armamentu eta teknika militarrak zirela medio, Nazioarteko Zuzenbidearen jarrera aldatu egin zen gai honen inguruan, prozesu berri bati hasiera emanez.

Gerra Handiaren amaieraren ostean abiatutako prozesuak bi fase desberdin izan zituen. Lehen fasea Nazioen Ligaren marko barruan kokatzen da. Nazioen Ligak indarraren erabilera debekatu gabe, mugatu egiten du. Ligaren sisteman estatu kideak edozein gatazka nazioarteko arbitrajearen, edo Kontseiluaren ikerketa judizalearen eskuetan uztera derrigortuta zeuden (12. artikulua). Gerra debekatuta zegoen nazioarteko arbitrajearen menpe jartzen ziren Estatuen aurka (13.4 artikulua). Bukatzeko Gerra debekatuko da baita, gatazka Kontseiluaren menpe uzten duten Estatuen aurka, betiere hauek Kontseiluaren edukia onartzen badute. Honela, Estatuen gerra egiteko eskumen diskrezionala lausotzen hasten da.

Bigarren fasea, 1928ko Gerrari uko egiteko Tratatu Orokorrarekin, Briand-Kellog Hitzarmena ere deitua, hasten da. Hitzarmen hau iraultzailea izan zen, garaiko nazioarteko ordena juridikoarentzat. Hitzarmenaren lehen artikuluan zera esaten da: “gatazka initernazionalak konpontzeko gerrara jotzea gaitzesten dute, eta uko egiten diote politika nazionaleko tresna gisa gerrari elkarren arteko harremanetan”. Lehen artikulu honek argi uzten du nola indarraren erabilera jarduera ez zilegi bezala ulertzen dela, Nazioen Elkarteak ezarritako mugez askoz haratago. Briand-Kellog hitzarmena, Aristide Briand eta Frank B. Kellog Kanpo Harremanetako Ministro frantsez eta estatubatuarrak sinatutakoa, garai hartan mundua eratzen zuten Estatu gehienek onartu zuten. Indarraren erabilerari uko egiteaz gain, hitzarmen honen 2. artikuluan gatazken konponketa baketsuaren printzipioa ere aipatzen zen. Briand-Kellog hitzarmenaren akats handienetako bat, beronen ez betetzeak kontrolatu eta zigortuko zituen organo bat ez eratzea izan zen. Ez zen loteslea eta beraz ez zegoen betetzeko derrigortasunik.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, munduko potentzia irabazleek jarrera bereziki zorrotza izan zuten 1944ko Dumbarton Oaks konferentzian, indarraren erabileraren inguruan. Indarraren erabileraren mehatxuak eta erabilera bera guztiz debekatzea behar beharrezkoa zela ulertu zuten. Honez gain, printzipio hauek betearazteko, segurtasun sistema kolektibo bat sortzearen beharra ere nahitaezkoa ikusi zuten. Honela 1945ean, San Frantzisko-ko Biltzarrean, printzipio hauek Nazio Batuen Gutunean (NBG) zizelkatu zituzten (ikusi NBGaren 1.1 eta 2.4 artikuluak). Ideia hauek NBGren VI eta VII kapituluetan garatuko ziren.

Nazioarteko jurisprudentziak 2.4 artikuluan aipatzen den printzipioaren inguruan (indarraren erabilera eza), arau konbentzionala, ohiturazko araua, eta ius cogens edo arau inperatibo bezala sailkatu du. Gainera Nazio Batuen  oinarri nagusi bezala sailkatu izan du Nazioarteko Justizia Auzitegiak (NJA)

Printzipio hau ez da NBGean bakarrik garatu. Izan ere, NBek ebazpen desberdinen bitartez garatu eta leundu egin dute. Honela 2625 (XXV) Batzar Nagusiaren Ebazpenean NBen oinarrizko printzipioen artean kokatu zen indarraren erabilera eza, eta debeku honen aurka egingo luketeen eszenario batzuk deskribatu zituen. Batzar nagusiaren 3314 (XXIX) Ebazpenean ere, printzipio hau garatzen jarraitu zuten. “Eraso” terminoari definizio bat eman zitzaion, indar armatuari lotutako definizio bat hain zuzen.

Honela heltzen gara artikulu honen protagonista den Batzar Nagusiaren 42/22 Ebazpenera. Ebazpen honek, geroago aztertuko dugun bezala, printzipioaren unibertsaltasuna, eta derrigortasuna arautzen ditu. Baita baliabide honen erabileraren inongo kontsideraziorik ez dela baliagarria izango argitzen du. Azkenik indarraren zeharkako erabileraren debekua ere gehitzen du.

Indarrean sartzeko prozesua aldatu

Ebazpen hau indarrean sartzeko prozesua luzea eta aldrebesa izan zen. NBEko hainbat estatu kide eta Nazioarteko erakunderen, eta Batzar Nagusiaren arteko hartuemanaren ondorio izan zen, baina ez dugu hartuemana bere osotasunean aztertuko gaia ulerterraz mantetzeko asmoz. Bai ordea prozesuaren hasiera, garapenaren zati bat, eta nola ez, prozesuaren bukaera.

1976ko irailaren 28an, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak (SESB) Idazkari Nagusiari gutun bidez eskatu zion “Nazioarteko harremanetan indarra ez erabiltzeari buruzko mundu-hitzarmen baten amaiera” izeneko gaia Batzar Nagusiaren lehen bilkura-aldiko behin-behineko programan sartzeko, eta horretarako xedapenak jasotzen dituen tratatu-proiektua erantsi zuen (A/31/243). 1976ko urriaren 4an, Batzar Nagusiak gaia bere lehen bilkura-aldiko programan sartzea erabaki zuen, eta Batzar Nagusiko Lehen Batzordeari esleitu zion, gai hori, fase egokian, Seigarren Batzordeari bidaliko ziola uler zezan, haren ondorio juridikoak azter zitzan (A/31/PV.16).

1976ko urriaren 25ean, SESBk ebazpen-proiektu bat (A/C.1/31/L.3) aurkeztu zion Lehen Batzordeari, nazioarteko harremanetan indarra ez erabiltzeari buruzko mundu-itun bat egiteari buruz; Ebazpen-proiektua lau egun geroago onartu zuen Batzordeak (A/31/305). Lehen Batzordeak gomendatuta, Batzar Orokorrak 1976ko azaroaren 8ko 31/9 ebazpena onartu zuen. Bertan, mundu-tratatuaren proiektua kontuan hartu zuen, eta estatu kideei eskatu zien sakonago azter zezatela, gaia Batzordean aztertzean egindako beste proposamen eta adierazpen batzuekin batera. 31/9 ebazpenean, Batzar Orokorrak Estatu Kideei ere eskatu zien Idazkari Nagusiari gai horri buruzko iritziak eta iradokizunak jakinarazteko, 1977ko ekainaren 1a baino lehen, eta Idazkari Nagusiari eskatu zion hurrengo bilkura-aldian Batzarrari jakinarazteko “Nazioarteko harremanetan indarra ez erabiltzeari buruzko mundu-itun bat egitea” izeneko programaren gai bati buruz jasotako komunikazioei buruz.

1977an egin zen Batzar Orokorraren bigarren bilkura-aldian, gaia Seigarren Batzordeari esleitu zitzaion. Batzordeak Idazkari Nagusiaren txostena jaso zuen, nazioarteko harremanetan indarra ez erabiltzeko printzipioaren eraginkortasuna areagotzeaz arduratuko den Batzorde Berezia sortzea proposatzen zuena. 1977ko abenduaren 12an, Seigarren Batzordeak berrikusitako Ebazpen-proiektua onartu zuen eta Batzar Orokorrak bere proposamena onar zezan gomendatu zuen. 1977ko abenduaren 19an, Batzar Orokorrak 32/150 Ebazpena onartu zuen. Horren bidez, bost Estatu Kidek osatutako Batzorde Berezi bat eratzea erabaki zuen, edozein Estatuk aurkeztutako proposamenak eta iradokizunak aztertzeko, gai horri buruzko tratatu bat idazteko, eta bere hirugarren bilkura-aldiko behin-behineko programan “Hasierako erabileraren eraginkortasuna areagotzeaz arduratzen den Batzorde Bereziaren txostena” izeneko gaia sartzea erabaki zuen.

Honela, 1978an, Batzorde Bereziak aurrera eramango zituen 10 bilkuretako lehena ospatu zen. Bilkura horiek printzipioaren hedadura, zabalera eta irismena zehazteko balio izan zuten. Prozesu hau Batzorde Bereziaren hamargarren bilkuran bukatuko zen hamar urte beranduago.

1987an egindako bilkuren hamargarren eta azken aldian, Batzorde Bereziak gaiaren azterketa amaitu zuen, eta deklarazio-proiektu bat onartu zuen, nazioarteko harremanetan mehatxuaren edo indarraren erabileraren abstentzio-printzipioaren eraginkortasuna handitzeari buruzkoa (A/42/41). Batzar Nagusiaren bigarren bilkura-aldian, gaia Seigarren Batzordean eztabaidatzean (A/C.6/42.SR.16, 17, 18, 19, 20, 21 eta 50), Italiak ebazpen-proiektu bateratu bat aurkeztu zuen (A/C.6/42/L.4), Batzar Nagusiak aitorpen-proiektua onartzea gomendatuz. 1987ko azaroaren 13an, Seigarren Batzordeak proposamen hori onartu zuen eta, ondorioz, Batzar Nagusiak horretarako ebazpen bat onartzea gomendatu zuen (A/42/766). Ondorioz, 1987ko azaroaren 18an, Batzar Orokorrak 42/22 ebazpena bozkatu gabe onartu zuen.

Onartu ostean zera esan zuen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko NBko delegatua zen Petrovski jaunak Ebazpenaren inguruan: “Garrantzi politiko handiko dokumentua da. Nazioarteko harremanetan indarra ez erabiltzeko printzipioa zabaltzean eta garatzean, aro nuklearreko eta espazialeko errealitateen testuinguruan, Adierazpenak indarra ez erabiltzeko betebeharra azpimarratzen du, Nazio Batuen Gutunean ageri den bezala, baita alde anitzeko, eskualdeko eta alde biko eta gerraosteko garaiko hitzarmen batzuetan ere”. Ebazpenaren helmena eta garrantzia azpimarrau zituen, eta hala egin dute beste askok bere ostean.

Egitura eta edukia aldatu

Ebazpena 3 zati desberdinetan banatzen da (I, II, III), guztira 33 puntu garatuz. I zatian 1etik 13raino. II zatian 14tik 24raino eta III. zatian 25etik 33raino. Mehatxuaren eta indarraren erabileraren abstentzioaren printzipioaren irismena eta hedadura zehaztuko dira. Printzipioak zertan datzan eta Estatuek printzipio honekiko izan behar duten jarrera azaltzen ditu. Edukiaren azterketan Ebazpen honek printzipio honen garapenari gehitzen dion edukia ikusiko dugu.

  • 1.go puntuan:  Estatuek indarra eta mehatxua erabili ezingo dituztela zehazten da.

“Estatu orok uko egin behar dio, nazioarteko harremanetan, edozein estaturen lurralde-osotasunaren edo independentzia politikoaren kontra indarra erabiltzeko mehatxua egiteari edo indarra erabiltzeari, edo Nazio Batuen xedeekinbateraezina den beste edozein moduntan jokatzeari. Indarra erabiltzeko mehatxu edo indarra erabiltze horrek nazioarteko zuzenbidea eta Nazio Batuen Gutuna urratzen ditu eta nazioarteko erantzukizuna dakar.”

  • 2. puntuan: . Printzipio hau unibertsala da, eta Estatu guztiek, haien egitura politiko, sozial edo ekonomikoak edozein direla ere, errespetatu beharko dute:

“Nazioarteko harremanetan indarra erabiltzearekin mehatxatzera edo indarra erabiltzera jotzeari uko egitearen printzipioa unibertsala da izaeraz eta Estatu guztiak behartzen ditu edozein dela ere haien sistema politikoa, ekonomikoa, soziala edo kulturala eta edozein deirela haien itun harremanak.”

  • 3. puntuan: Mehatxuaren edo indarraren erabilera justifikatzeko mediorik erabili ahal izango ez dela zehazten du NBG urratzen bada. Hau da, indarra soilik erabili ahal izango da NBGk aurreikusten dituen testuinguru eta moduetan:

“Ez da baliatu ahal izango inolako kontsideraziorik Gutuna urratuz indarra erabiltzeko mehatxua edo indarra erabiltzea justifikatzeko”.

  • 7. puntuan: Estatuek esku-hartze armatuak edo beste edozein motako mehatxu saiakerak egitea debekatuta dutela arautzen da. Abstenitu egin beharko dira:

“Estatuek uko egin behar diote Estatuaren nortasunaren edo haren elementu politiko, ekonomiko eta kulturalen kontrkao esku-hartze armatu orori (esku-hartze zein mehatxu saiakuntza orori).”

  • 8. puntuan:  indarra neurri ekonomiko, politiko edo beste izaera batzuetako neurrien bitartez erabiltzea ere debekatu egiten die Estatuei. Ezingo dira beste estatu baten eskubide subiranoak menderatu, inolako abantailak lortzeko asmoz:

“Ezein Estatuk ez dezake aplikatu neurri ekonomiko, politiko edo beste edozein eratakorik, ez eta haiek aplikatzea sustatu ere, beste Estatu bat hertsatzeko hark bere eskubide subiranoak besteren mende utz ditzan eta hartara harengandik edozein eratako abantailarik lortzeko.”

5. Ondoko aplikazioa eta garapena

Nazioarteko zuzenbidearen printzipio orokorretako bat izanik denbora guztian aplikatua izatenari dela esan dezakegu. Edozein estatuk Tratatu baat sinatzen duenean, edo tratatu bat bere berne ordenamendura integratzen duenean, explizitu edo inplizituko printzipio honi jarraiki egiten ari da. Adibidez, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen (NATO, bere ingelesezko siglengatik) lehen artikuluan xedatzen da “(...) Nazio Batuen helburuekin bateraezina den edozein modutan, nazioen arteko harremanetan mehatxura edo indarra ez erabiltzea.” Tratatu honetan bezala, beste askotan egiten zaio erreferentzia printzipio honi. 42/22 Ebazpena printzipio hau indartzen duen ebazpena den heinean, printzipio hau errespetatzeko konpromezua hartzen den bakoitzean Ebazpen zehatz hau betetzekoa ere hartzen da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

A/RES/42/22 Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Ebazpena, 1987ko azaroaren 18koa. Eskuragarri hemen: “https://documents-dds-ny.un.org/doc/RESOLUTION/GEN/NR0/519/41/IMG/NR051941.pdf?OpenElement” [Azken kontsulta eguna: 22/12/08]

Nazio Batuen Gutuna (NBG). Eskuragarri hemen (gazteleraz): “https://www.un.org/es/about-us/un-charter” [Azken kontsulta eguna 22/12/08]

Ipar Atlantiko Tratatua (NATO). Eskuragarrri hemen: “https://www.nato.int/cps/en/natohq/official_texts_17120.htm?selectedLocale=es” [Azken kontsulta eguna: 22/12/08]

ANDRÉS SÁENZ DE SANTA MARÍA, Paz “Sistema de derecho Internacional Público” 2. edizioa. Thomas Reuters argitaletxea. [Azken konotsulta eguna: 22/12/08]

ABALDE CANTERO, Oscar eta IRURETAGOIENA AGIRREZABALAGA, Iñigo, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa: Oinarrizko Testu Aukeratuak. Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratua. [Azken kontsulta eguna: 22/12/08]

GENERAL ASSEMBLY RESOLUTION 42/22 DECLARATION ON THE ENHANCEMENT OF THE EFFECTIVENESS OF THE PRINCIPLE OF REFRAINING FROM THE THREAT OR USE OF FORCE IN INTERNATIONAL RELATIONS, Nazio Batuen Batzar Nagusia. Eskuragarri hemen: “https://digitallibrary.un.org/record/152626” [Azken kontsulta eguna: 22/12/08]

PUZZANO, Luciano. ​​PRINCIPLE OF ABSTENTION FROM THE USE OF FORCE AND AGGRESSION. Eskuragarri hemen: “https://ri.conicet.gov.ar/bitstream/handle/11336/25278/CONICET_Digital_Nro.8d189d88-881d-4a20-b371-5b6ab14c7c9b_A.pdf?sequence=2&isAllowed=y” [Azken kontsulta eguna: 22/12/08]

TORRIJO, Ximena, Adolfo Ibañez Unibertsitatea (Txile). La prohibición de la amenaza y del uso de la fuerza por el derecho internacional. Eskuragarri hemen: “https://revistascientificas.us.es › article › download” Azken kontsulta eguna: [22/12/07]

NIKARAGUAKO ETA NIKARAGUAKO JARDUERA MILITARREI ETA PARAMILITARREI BURUZKO KASUA (1986ko ekainaren 27ko Sententzia) Nazioarteko Justizia Auzitegia. Eskuragarri hemen: “https://www.dipublico.org/cij/doc/79.pdf” [Azken kontsulta eguna: 22/12/07]

Takigrafia Akta A/42/PV .73 1987ko azaroaren 20koa, Nazio Batuen Batzar Nagusia. [Azken konsulta eguna: 22/12/08]

Nazio Batuen Erakundea, Ebazpen Bilatzailea. Eskuragarri hemen: “https://research.un.org/es/docs/ga/quick/regular/42” [Azken kontsulta eguna 22/12/08]