Batak ponia, edo "Batak zaldia" Indonesiako Sumatra uharteko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldan sartzen da.

Batak ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Indonesia
SinonimoakKuda-deli. Batak zaldia

Arrazaren zabalpen gunea Sumatrako erdialdea da, baina Indonesiako beste zenbait poni arrazen kasuan bezala (Baliko poniaren kasu), bere jatorria mongoliar zaldietan dago, kasu honetan arabiar zaldiekin nahasturik. Arabiar zaldiekin nahasketa hau etengabe jarraitu da arrazaren ezaugarriak zela-zaldia bezala hobetzen joateko.

Etimologia aldatu

Indonesieraz arraza Kuda-Deli, Kuda-Batak deitzen da.

Indonesiako beste hainbat poni arraza aldatu

Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar Ponia eta Sumba eta Sumbawa poniak[1].

Erabilera aldatu

 
Batak poni bat 1898. urteko argazkian.
 
Batak poni bat, zaldia

Indonesiarrek hobeturiko Sumatrako poni arraza hau inguruko uhartetako zaldi arrazak hobetzeko erabili omen dute. Indonesian bakarrik sandalwood poni delako arraza jotzen da Batak poni baino hobeagoa.

Ezaugarriak aldatu

  • Kolorea: Batak poniak kolore bakarrekoak dira; hori-gaztainkaratik ilun-gaztainkarara edo beltz kolorekoak[2]. Koloreak aldatzen joan dira aukeraketarekin.
  • Altuera: Batez besteko altuera soin gurutzera. Zaldiak 126 cm. Behorrak 122 cm.
  • Gorputzera: Poni hauek argalak dira, baina indartsuak aldi berean. Zaldi arraza honen akats gehienak, askotan izaten duten bazka eskasaren ondorio dira. Poniek buru fina dute eta soslai zuzen edo arinki artezekoa.

Populazioa aldatu

7.500 buru FAOren arabera, arriskutik kanpo dago beraz. Ez dago poni hauek kontserbatzeko programa berezirik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu