Mongoliar zaldi

Mongoliar zaldia, edo mongoliar ponia, mongolieraz "aдуу, aduu", hau da, zaldia, Mongolia aldeko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.

Mongoliar zaldi
Zaldi arraza
Mongolian-horse.jpg
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Mongolia
SinonimoakMongoliar ponia
Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Adituen ustez, przewalski zaldia edo bere arbaso zuzena etxekotua izan zen Asiako Erdialdean eta Txinan, eta hango hainbat zaldi arraza bere ondorengo zuzentzat jotzen dira, esate baterako mongoliar zaldi beraiek.

Mongoliar zaldia Asiako beste zaldi eta poni askoren jatorrian dagoela uste da. Badago esaldi bat zera esaten duena "ezinezkoa da Mongoliako historia ulertu zaldirik gabe"[1]. Zaldi arraza hau izan zen Gengis Khan buruzagi mongoliar handiaren armadak erabili zuena Eurasia gehiena konkistatzeko eta Mongoliar Inperioa hedatzeko.

Arkulari mongola zaldiz, antzineko grabatu batean

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Argazki galeriaAldatu