Ireki menu nagusia

Batak herria Hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, jatorria Indonesiako Sumatra uhartearen iparraldean duena, Toba aintziraren inguruan. Zazpi multzo nagusitan banaturik daude: Angkola, Dairi, Karo, Pakpak, Silindung, Simalungun eta Toba. Beren hizkuntza, batak deitua halaber, malaysiar-polinesiar hizkuntzen familiakoa da. Kristautasuna da gehienen erlijioa[2].

Batak herria
Halak Batak

Batak Karo Wedding.jpg


Batak Karo etniako ezkonberriak janzkera tradizionalarekin
Biztanleak guztira 8 milioi inguru (2010)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

 Indonesia: 8.466.969[1]

 Malaysia: 30.000
Hizkuntza Batak hizkuntzak, malaysiera, indonesiera
Erlijioa Kristautasuna, Islama, erlijio tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak Malaysiar herria.

Haien herrietan ageri den zurezko arkitektura guztiz berezia da: etxeak lurretik bereizten dituzten oholen gainean jasoak dira, teilatuak irtenak dituztela. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira: bufaloak eta zaldiak hazten dituzte, eta arroza eta patatak landatzen dituzte batez ere.

ErreferentziakAldatu

  1.   Kewarganegaraan, Suku Bangsa, Agama dan Bahasa Sehari-hari Penduduk Indonesia - Hasil Sensus Penduduk 2010 Badan Pusat Statistik ISBN 9789790644175 . Noiz kontsultatua: 2016-08-29 .
  2.   People Cluster: Batak-Nias of Sumatra joshuaproject.net . Noiz kontsultatua: 2016-08-30 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Batak herria