Artikulu hau euskaltasunaren fobiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskofobia (argipena)».

Baskofobia mendez mende euskal ezaugarrien edo hizkuntzaren kontra agintariengandik, eskola sistemen kudeatzaileengandik edo pertsonaia publiko eta gizabanako batzuengandik izan den pertsekuzioa eta etsaigoa da. Euskaldunen etsaigoa Goi Erdi Aroan agertzen da esplizituki agirietan, Isidoro Sibiliakoaren idazlanetan nabarmenen (VII. mende hasieran)[erreferentzia behar]. XII. mende erdialdean, Codex calixtinus idazlaneko V. atalean gogor gaitzetsi eta trufa egin zitzaien euskaldunei (baskoak zein nafarrak) haien ohitura eta hizkuntzagatik.

Espainia eta Frantziako hainbat eskola sistemek euskararen kontrako lana egin izan dute denbora luzean. Euskara eskolan gutxietsiz edota debekatuz.[1]

Bereziki hizkuntzaren aurkako jarrera denean, euskarafobia deitzen zaio. Honek debekuen, jazarpenaren edo bestelako neurrien zein adierazpenen forma hartu du historikoki. 2021eko uztailean, gizon batek kolpeak jasan zituen Donibane Lohizunen pertsona talde batengandik euskaraz mintzatzearren, Frantziako hizkuntza frantsesa dela esaten zuten bitartean.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Torrealday, Joan Mari. (1998). El libro negro del euskera. (1a ed. argitaraldia) Ttarttalo ISBN 84-8091-395-9. PMC 40997480. (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  2. Erremundegi, Ekhi. «Ehunka pertsona bildu dira Donibane Lohizunen, eraso euskarafoboak salatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu