Basabizitzaren deia (ingelesez: The Call of the Wild) Jack Londonen eleberri bat da, 1903an argitaratua. Euskaraz, 1979an argitaratu zuen lehen aldiz Hordagok, Guillermo Etxeberriak itzulia, Oihanaren deia izenburuarekin; 2014an Josu Zabaletak beste itzulpen bat egin zuen, Basabizitzaren deia izenburuarekin. Euskaraz, badago bertsio egokitu bat, Elkar argitaletxeak Irakurmendi sailean (irakurgai mailakatuetarako) 1993an argitaratua, Iñaki Mendigurenek itzulia[1]. Bai eta beste bat ere, euskaraz errazean, Euskadi Irakurketa Errazak plazaratua[2], 2019an.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Buckek ez zuen egunkaririk irakurtzen. Bestela jakingo zuen, noski, zenbait gizon bera eta bere antzeko zakur bila zebiltzala. Zakur indartsu eta iletsuen bila. Artikoan ibilian-ibilian gizonek metal horia bat aurkitu zuten. Geroztik, itsas enpresek eta beste, berri hori zabaldu zuteneko, milaka eta milaka abenturazale abiatu ziren ipar aldera. Gizon hauek zakurrak behar zituzten. Zakur etsiak, indartsuak lan egiteko eta bazter haietako hotza etsitzeko iletsuak...[3]
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu