Barros
Barros Kantabriako Los Corrales de Buelna udalerria osatzen duten sei herrietako bat da. Besteak, Los Corrales de Buelna hiriburua bera, Coo, Las Caldas de Besaya, San Mateo eta Somahoz dira.
Barros | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Kantabriako udalerri | Los Corrales de Buelna |
Posta kodea | 39408 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′58″N 4°04′39″W / 43.28289°N 4.07744°W |
Altuera | 75 m |
Demografia |
Barrosen, nabarmentzekoa da Estelen Parkea, Ruedako Birjinaren ermitaren ondoan aurkitutako hilarri erraldoiak aurkitzen diren tokia. Barros I hilarriak, 1,75 metroko diametroa eta 32 zentimetroko sendoera du. 1996an zaharberritu zen.
Beste hilarri bat, 1977an atera zen, ermitako harresietatik. Txataldua aurkitu zen, baina 1999an berreraiki zen. Barros II izenekoa, 2,15 eta 2,46 metro arteko diametroa, 3 tonako pisua eta 30 zentimetroko sendoera du.
1985etik, hilarri hauen irudia, Kantabriako armarriaren zati da. Urte horretan bertan, Interes Kulturaleko Ondare izendatuak izan ziren