Barbara Repetto

politikari italiarra

Barbara Repetto (Bolzano, 1947ko maiatzaren 16aMilan, 2024ko ekainaren 9a) italiar politikaria izan zen.

Barbara Repetto
Bizitza
JaiotzaBolzano1947ko maiatzaren 16a
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Heriotza2024ko ekainaren 9a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza

aldatu

Literatura eta artearen historia ikasi zituen Boloniako Unibertsitatean. 1986an Europako Gaietarako Estatu Bulegoko zuzendari eta Europako Gizarte Funtseko Hego Tiroleko koordinatzaile izendatu zuten, 1990ean Italiako Lanbide Heziketako eta Europako Gizarte Funtseko zuzendari, eta 2003an, Lan, Berrikuntza eta Ikerketa, Kooperatiba, Immigrazio, Aukera Berdintasun eta Italiako Lanbide Heziketa sailetako buru[1].

2008an, Hego Tiroleko parlamenturako eta aldi berean Trentino-Adige Garaia eskualdeko kontseilurako hautatu zuten[2]. Hasiera batean, parlamentuko presidenteorde gisa aritu zen[3], eta geroago, Berrikuntza, Informazio Teknologia, Lan, Italiako Lanbide Heziketa, Kooperatiba, Finantza eta Aurrekontuetako aholkulari gisa[1].

2010eko urtarrilaren 21ean jakinarazi zen Repettok parlamentuko eserlekua utzi behar izan zuela, Erromako Kasazio Auzitegiak emandako epai baten ondorioz, hauteskundeen unean Hego Tiroleko gobernuaren partaidetza zuen enpresa bateko administrazio-kontseiluko kide zelako, beraz, ez zuelako hautatua izateko eskubiderik[4]. 2010eko otsailaren 2an, Roberto Bizzok Repetto ordezkatu zuen parlamentuan eta geroago eskualdeko kontseiluan[5].

Barbara Repetto hiru seme-alaben ama zen. 2024ko ekainaren 9an hil zen Milanen, 77 urte zituela[6].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Alemanez) «Barbara Repetto» Südtirol Handbuch. Autonome Provinz Bozen – Südtirol, 334 or. (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  2. (Alemanez) «Landtagswahlen 2008» Autonome Provinz Bozen – Südtirol (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  3. (Alemanez) «XIV. Legislaturperiode (2003 - 2008)» Autonome Provinz Bozen – Südtirol (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  4. (Alemanez) «Kassation: Repetto war nicht wählbar» Südtirol Online jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-05) (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  5. (Alemanez) «Roberto Bizzo ist Landtagsabgeordneter» Südtirol Online 2010-02-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-04) (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  6. (Alemanez) «Ex-Landesrätin Barbara Repetto tot» Rainews 2024-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).

Kanpo estekak

aldatu