Balore-burtsa

Balore-merkatu» orritik birbideratua)
Artikulu hau salerosketak bideratzen dituen erakundeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burtsa (argipena)».

Balore-burtsa[1] baloreen salerosketarako negoziazioak bideratu egiten dituen erakundea da. Baloreak honako hauek izan daitezke: sozietateen akzioak, bonu publikoak eta pribatuak, ziurtagiriak, partaidetza-tituluak, eta abar. Balore-burtsako salerosketetarako, agente guztien artean erabaki eta adostutako prezioak hartzen dira oinarri. Horretarako, balore-burtsak inbertsoreentzako ingurune seguru, garden eta doituta eskaintzen du transakzioak burutzeko. Balore-burtsak kapital-merkatua indartzen du eta garapen ekonomikoa eta finantzarioa bultzatzen du.

Frankfurteko burtsako areto bat. Arbela elektronikoetan baloreen uneko kotizazioak. Lanean dauden batzuk burtsako agenteak edo artekariak dira.

Lehenengo erakundeak Anberesen funtzionatu zuen 1531n. Espainian, balore-merkatuaren (edo balore-burtsaren) aurrekari historikoa Bartzelonako lonja izan zen, XIV. mendean; han, salgaiekin eragiketak egiten zituzten merkatariek. Burtsa gisa aitortu zuten lehenengoa Madrilgoa izan zen, 1831n; geroago Bilbokoa, Bartzelonakoa eta Valentziakoa sortu ziren.[erreferentzia behar]

Baloreen Merkatuko legearen 2. eta 3. artikuluen arabera, negoziagarri diren baloreak hauek litzateke:

  • Sozietatek jaulkitako akzio edo akzioak lortzeko eskubidea igortzen duten bestelako balore negoziagarri baliokideak.
  • Aurrezki kutxen partizipazio kuotak eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak igorritako partizipazio kuotak.
  • Bonuak, obligazioak eta beste balore baliokideak.
  • Hipoteka-zedula, hipoteka-bonu eta hipoteka-partizipazioak.
  • Titulazio-bonuak.
  • Inbertsio kolektiboen partizipazio edo akzioak.
  • Merkatu monetariorako tresnak (Altxorraren Letrak, depositu zertifikazioak eta ordaindukoak)
  • Partizipazio preferenteak
  • Zedula territorialak
  • Warrantak
  • Bestelako disposizio legal edo arauzkoak balio negoziagarri bezala egotzi daitezkeenak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Banka eta Aurrezkia Hiztegia ] [2019]

Kanpo estekak aldatu