Balentzia Geruzako Elektroi Pareen Aldarapenaren Teoria

molekulen geometria azaltzen duen teoria

Balentzia Geruzako Elektroi Pareen Aldarapenaren Teoria (BGEPAT), BGEPAT teoria edo Gillespieren teoria molekulen edo ioi poliatomikoen egitura aurresateko kimikan erabiltzen den eredu bat da. Teoriaren oinarria atomo batean elektroiak elkarrengandik ahalik eta aldarapen indar txikiena jasateko moduan antolatzen direla da. Hortaz, aldarapen minimo hori bilatuko dute elektroiek atomoaren barnean eta egitura geometriko ezberdinak eratuko dituzte. Aldarapen minimo hori, noski, elektroiak espazioan elkarrengandik ahalik eta urrunen kokatzean eskuratuko da. Teoriari Gillespie-Nyholm teoria izena ere ematen zaio, garatzaile nagusien omenez.

BGEPAT teoriak balentzia-geruzako elektroi pareak hartzen ditu aintzat, zeinak atomo edo konposatu baten Lewisen egitura egitean marra baten bidez irudikatzen diren. Elektroi pare hauek bi motatakoak izan daitezke: lotzaileak edo askeak. Elektroi pare lotzaileak lotura kobalente bat eratuko du bi atomoren artean eta elektroi pare askeak aldiz, ez du inolako loturarik izango. Teoriak molekularen atomo zentrala hartzen du oinarri eta honen elektroi pareek duten jarreraren bidez, molekularen geometria aurresaten du. Hartarako, jakina da elektroi pare aske batek aldarapen indar handiagoa egingo duela elektroi pare lotzaile batek baino.

Molekula baten geometriak zeresana du bere polaritatean. BGEPAT teoriak zeharka molekularen polaritatearen berri ere ematen du; izan ere, molekulak geometria jakin batzuk baditu, lotura polarrak (hala badira) elkar ezeztatu egin daitezke momentu dipolar osoa nulu bihurtuz. Halaber, beste geometria jakin batzuek momentu dipolarren ezeztatzea ezinezko egiten dute. Alabaina, lotura apolarrak dituzten konposatuak beti izango dira apolar.

Geometria motakAldatu

BGEPAT teoriak geometria jakin batzuk aurreikusten ditu molekulentzat eta hemen azpiko taulan daude ohikoenak:

Molekula mota Geometriaren izena Geometria elektronikoa Geometria molekularra Adibideak
AB1En Molekula diatomikoa HF, O2
AB2E0 Lineala BeCl2, HgCl2, CO2
AB2E1 Angeluarra NO2, SO2, O3
AB2E2 Angeluarra H2O, OF2
AB2E3 Lineala XeF2, I3
AB3E0 Triangeluar laua BF3, CO32−, NO3, SO3
AB3E1 Piramide trigonala NH3, PCl3
AB3E2 T formakoa ClF3, BrF3
AB4E0 Tetraedrikoa CH4, PO43−, SO42−, ClO4
AB4E1 Disfenoidala (kulunka) SF4
AB4E2 Karratu laua XeF4
AB5E0 Bipiramidal trigonala PCl5
AB5E1 Piramide karratua ClF5, BrF5
AB5E2 Pentagonal laua XeF−5
AB6E0 Oktaedrikoa SF6
AB6E1 Piramide pentagonala XeOF−5, IOF2−5
AB7E0 Bipiramidal pentagonala IF7

Kanpo estekakAldatu