Bakterioklorofila

Bakterio fototrofoetan aurkitzen den pigmentu fotosintetikoen familia. Horien fotosintesiak ez du oxigenorik sortzen.

Bakterioklorofilak fotosintesia egiten duten bakterioek dituzten pigmentu bereziak dira, klorofilarekin antza dutenak. Bakterioen fotosintesia eta landareen fotosintesia desberdinak dira, lehenengoan ez baita oxigenorik sortzen, eta prozesuan erabiltzen dituzten pigmentuek ere berezko egitura eta ezaugarriak dituztelako.

a bakterioklorofilaren egitura kimikoa

Bakterioek kloroplastoak ez dituztenez, bakterioklorofilak xixku berezietan daude, sarritan zelula mintzari atxikita daudenak.

Klorofilaren antzera, bakterioklorofilek porfirina-eraztunaren erdian magnesio atomoa dute. Klorofilen aldean, aldiz, uhin-luzera desberdineko argia xurgatzen dute, espektro ikusgaitik at dagoena (gorria eta infragorriaren eremukoa, hain zuzen ere).

Fotosintesia egiten duten hainbat bakterio talde daude, norberak berezko bakterioklorofila bat duena. Guztira 6 bakterioklorofila mota ezagutzen dira egun, letra desberdinez izendatzen direnak (bakterioklorofila a, b, c, d, e, f eta g).

Kanpo estekak

aldatu