Bakearen zubia (Wrocław)

Poloniako zubia

Bakearen zubia (polonieraz: Most Pokoju) Poloniako Wrocław hirian dago. Jan Kmita irakasleak diseinatua, 1954 eta 1959 artean eraiki zen. Zubia 124 metro luze baino gehiago da. Hasieran Voivoderriko zubia (polonieraz: Most Wojewódzki) izena jarri zioten, baina 1966an gaur egungo Bakearen Zubia izenera aldatu zuten.

Bakearen zubia (Wrocław)
Kokapena
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Silesia Behereko voivoderria
Barruti-hiriWrocław
Koordenatuak51°06′42″N 17°02′56″E / 51.11157°N 17.0488°E / 51.11157; 17.0488
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1959
Izenaren jatorriaBake
Dimentsioak125,3 (luzera) m
Gurutzatzen duOder
Zubibegiak3

Bigarren Mundu Gerraren aurretik, beste zubi bat zegoen leku berean, Gotthold Ephraim Lessing alemaniar filosofoa eta poeta omentzen zuen Lessingen zubia (alemanez: Lessingbrücke). Zubia burdinazkoa zen, 1875ean eraikia, eta 1945 arte iraun zuen Breslauko setioan bonbardatu eta suntsitu zutenean.

Gaur egun, oinezkoentzako eta errepideko zirkulaziorako erabiltzen da zubia. Wrocławeko iparraldearen eta hegoaldearen lotura-bide garrantzitsuenetako bat da.

Kanpo estekak

aldatu