Bakearen baseliza (Cáceres)
Bakearen baseliza Cáceres hiriko erdigunean dagoen XVIII. mendeko baseliza da.
Bakearen baseliza (Cáceres) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Cáceresko probintzia |
Udalerria | Cáceres |
Koordenatuak | 39°28′30″N 6°22′16″W / 39.475097°N 6.371054°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Coria-Cáceres (en) |
Historia
aldatuBaseliza Bujakoren dorrean itsatsita dago Cáceresko Alde Zaharraren harresien ondoan. 1750an eraiki zen Benedikto Nursiakoari eskainita zegoen pizkundetar kapera baten gainean. 1720an Bakearen Andre Mariaren Kofradiak apezpikuari tenplu bat eraikitzeko baimena eskatu zion; helburua zen bertan meza egitea arkupeetan ordez. Garai hartan mezatara egunero joan behar zen eta merkatu egunetan ere ohitura gordetzen zen. Horregatik, baselizak hori egiteko gertutasuna eskaintzen zuen.[1]
Ezaugarriak
aldatuAldapan egokitzeko baseliza arkitektura berezia du, mailaduna. Hiru erdi puntuko arku erakusten ditu, harrizko zutabeen gainean, horrela fatxada antolatuz. Multzoa Juan de Acedok egindako hesi artistiko batez itxia dago. Barruan, gangan margok eta mudejar gustuko apaingarriak ikus daitezke. Erretaulan Pedro Correak egindako Andre Maria haurtxoarekin irudi txiki bat dago.[2]
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz):Informazioa turistikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakearen baseliza (Cáceres) |