Bakanteak

Bakante» orritik birbideratua)

Bakanteak (Βάκχαι) Bako (baita ere Dioniso edo Bromio) jainkoaren emakume jarraitzaileak ziren. Batzutan Bakoren zerbitzura zeuden menade ninfekin nahastuak izan dira.[2]

Bakantea, K.a. IV. mendeko irudiaren kopia, Museo Kapitolinoak.
Artean bakanteak sarritan erotismoarekin lotu izan dira.[1]

Bakori eskainitako kultua aldatu

Gaur egun kultu horren ezaugarriak sinplifikatu izan dira eta mozkortasunarekin zuzenean lotzen da. Baina Antzinako Grezian garrantzi handia izan zuen eta greziarren pentsamendu filosofikoan eragin handia izan zuen. Jatorriz, Bako Traziako jainkoa zen baina poliki-poliki beste errituekin joan zen aberasten. Garagardoaren aurkikuntzarekin eta, geroago, ardoarekin nekazariek edariok «jainkoen zoramenekin» lotu zuten Bakoren irudia.

Aurrerago, Bako Pan jainkoarekin eta emankortasun errituekin lotu zen eta, aldi berean, emetasunarekin. Bakanteek, edo Bakoren gurtzaileak, erritu horiek aurrera ematen zituzten, Bakoren misterioak alegia. Ezkutuko zeremoniak ziren eta gizonek debekatuta zuten haietan parte hartzea. Antzinako Erroman, aldiz, mundu guztiari ireki ziren, Bakanalak, eta, ondorioz, degeneratzen joan ziren, azkenean Senatuak debekatu arte.

Kultua aldatu

Bakanteek egiten zuten kultua, bakanalak alegia, Euripides idazleari esker ezagutzen ditugu, batez ere Bakanteak (K.a. 405 urtea) antzezlanari esker. Hasteko, andre helduak eta gazteak mendi bakarti batera igotzen ziren eta, egun batzutan, gizonekin kontakturik izan gabe, alkohola edaten zuten, haluzinogenoak hartzen zituzten eta, halaber, erritu desberdinak betetzen zituzten. Haur txikiak zituzten emakumeak ez ziren joaten.

Errituak ekintza basati ugari zituen: animalia txikiak hiltzea eta jatea, esaterako. Erotismoak, bestetik, garrantzi handia zuen. Eurípidesek narratzen duen arabera, emakumeok gau osoak biluzik dantzatzen ematen zuten. Praktika horiekin pentsatzen zuten emankortasuna handitzen zela. Emakume helduek apaizemeen papera betetzen zuten, alkohola eta drogak gazteei banatzen. Kondairaren arabera, bakanteak basoetan ibiltzen ziren gizonak probokatzen eta haiek iraintzen. Zeremonia guztien une nagusia Menadeen Dantza izaten zen.

Azken helburua «gogoberotasuna», estasia lortzea zen. Jainkoekin maitasuna egina pentsatzen zuten emakumeek zorionduak eta babestuak ziren.[3]

Historikoki ez dago garbi noiz desagertu ziren kulto hauek. Erroman debekatu zituzten baina ezkutuan bizirik jarraitu zuten. Erdi Aroan oraindik margoak eta tupinak bakanalak erakusten aurkitu izan dira. Horietako batzuk Napoliko Arkeologia Museo Nazionalean erakusten dira.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu