Baise ponia edo Guangxi zaldia, (Txineraz 百色 ; pinyinez baise), Txinako Guangxi lurralde autonomoan kokatutako Baise eta Hechi prefekturetan jatorri duen bertako zaldi arraza bat da[1]. Guangxi eskualde atononomoa poni hauen zabalpen gunea da, Txinako hego-ekialdean. Bere tamaina zein ezaugarriengatik arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.

Baise ponia
Zaldi arraza
Village horse, Guangxi, China.jpg
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Txina
Egoera FAOren araberaarriskuan
SinonimoakGuangxi zaldia. Baise zaldia

Txinako beste hainbat zaldi arraza bezala lanerako abereak dira. Euren jatorrizko eskualdearen ingurumen eta eguraldia oso egokiak dira zaldientzat.

Eskualdeko kulturan zaldiak paper garrantzitsua dauka. Esate baterako ezkontza zeremonietan. Egun turismo industriak erabiltzen ditu poni hauek.

Arrazaren historiaAldatu

 
Antzinako zaldi baten brontzezko irudia Guanxi eskualdeko museo batean

Estuki lotuta dago Guoxia txinar poni zaldi arraza zein Lijiang poniekin, eta denboran barrena nahasketa asko jaso du egungo itxura hartu arte.

Eskualdean agertutako I. eta II, mendeko brontzezko zenbait irudietan baise poniaren morfologia duten zaldiak ikusi daitezke [2].

Hanen familia inperialak ohikoa zuen Tiandong zein Pingmango zaldi azokak bisitatzea[3]. Tinaxinen, Song dinastiaren agindupeko garaietan, ezkontza zeremonian zaldiaren garrantzia oso handia zen.

Azken urtetan egindako ikerketa genetiko batek frogatzen du arraza Guangxin-en bertan daukala jatorria, alegia, bertako jatorrizko arraza dela. Duela 2000 urte baino gehiago Guanxin eskualdean bizi da[4].

Baise ponia Txinako hegoaldeko ponien arrazen artean sartzen da, Yangzi Ibai Urdinan barrena zabaltzen direnak, Jiantxang, Debao poni, Wenshan zaldi, Guizhouko poni, Luoping, jinjiang eta Dali poniak[5]. [6]

EzaugarriakAldatu

Poni hauek Mongoliar zaldiekiko ageriko antzekotasuna dute. Zaldi txiker, ihar baina sendoa da. Tamainaz ordea Txinako iparraldeko eta mendebaldeko beste arraza batzuek baino txikiagoa da.

  • Altuera soin gurutzera 112cm-117 cm. artean.
  • Burua astuna du, profil zuzena, baraila zabalak.

gurutze nahiko nabarmena dauka. Saihetsak biribilduak dira, bizkarra eta giltzurruna altuera berekoak dira. Zerra okertuta dago, sorbalda motza..

  • Hankak: tendoiak eta artikulazioak ondo garatuta daude, hankak bezala. Arrazak kaña itxiak izan ditzake. Zurda alde batera eta isats mardula ditu.
  • Belarriak: Txikiak.
  • Koloreak: Abereen koloreak beltza, gaztaina, urdinska eta uherra dira[1].
  • Tamaina: Txinako iparraldeko eta mendebaldeko beste arraza batzuek baino txikiagoa omen da.
  • Izaera: zaldi hauen izaera ona da, atsegina.

Arrazaren aldaerakAldatu

FAOk bi mota bereizten ditu arrazaren barnean[7]: poni bat eta zaldi txiki bat (edozein moduan poniaren tamainarekin.

-Poni aldaera txikiena metro batek metro inguru neurtzen du soingurutzera eta 100 kg-ko pisua dauka. Poniak eta zaldiak bereizten dituzten nanismoaren ezaugarriak aurkezten ditu. 1983. urtean, mota horretako 676 ordezkari izendatu ziren, arraza garbiko 100 behor barne.

Arrazaren gobernua eta erabilerakAldatu

Erdi-askatasunean larratzen dira goi ordokietan, modu estentsiboan. Txinatarrek behar dituztenean harrapatzen dituzte, eta maneiuak amaitutakoan askatzen dituzte. Zelatu behar diren abereak ukuiluetara eramaten dituzte.

Gaur egun, batez ere, zela zaldi gisa erabiltzen da, askotan Txinako turismoaren industriarako. Etxaldetan ere hazten da haragitarako.

Arrazaren egoera eta hazkuntzaAldatu

Baise poni arraza Zhuan herriarekin lotuta agertzen da.

Oklahomeko Unibertsitatearen ikerketen arabera arraza arrunta da oraindik. 1980. urtean FAO-k 200.000 abelburu zenbatzen zituen. Beste aldetik zaldi hauek bertako ezkontza-zeremonietan duten zeregina zaindu beharreko kultura-elementu garrantzitsua da.

Baise zaldia Txinako bertako 78 arrazetako bat ere bada, eta FAOk 2000ko abuztuaren 23an genetikoki kontserbatu beharreko arraza jotzen zuen. Txinako gobernuak ofizialki onartzen du Baise arraza GB/T 24701-200912 zenbaki estandarrarekin. FAOk 2.007an egindako ebaluazioaren arabera, A motako Baise ponia galzorian dago (D estatutua), bitartean Baise zaldia, berriz, ez dago arriskuan [8].

ErreferentziakAldatu

  1. a b http://www.theequinest.com/breeds/baise/
  2. Bonnie L. eta Hendricks, 2.007
  3. Bonnie L. eta Hendricks, 2.007
  4. https://www.horsebreedspictures.com/baise-horse.asp
  5. « Investitute of animal science, Beijing : Evaluation of the genetic diversity and population structure of Chinese indigenous horses using 27 microsatellite markers », dans Issues in Animal Science and Research: 2012 Edition, ScholarlyEditions, 2013 (ISBN 1481646222 et 9781481646222).
  6. Y. H. Ling, Y. H. Ma, W. J. Guan et Y. J. Cheng, « Evaluation of the genetic diversity and population structure of Chinese indigenous horse breeds using 27 microsatellite markers », Animal Genetics, vol. 42,‎ 1er février 2011, p. 56-65 (ISSN 1365-2052, PMID 20477800, DOI 10.1111/j.1365-2052.2010.02067.
  7. [1]
  8. (Ingelesez) Baise poni arraza FAOren data baseko zerrendan. [2]

BibliografiaAldatu

  • International Encyclopedia of Horse Breeds.Bonnie L. eta Hendricks. Antzinsolasa Anthony A. Dent. Argitaletxea University of Oklahoma. 2007. isbn 080613884.

Kanpo estekakAldatu