Baionako herriko etxea

Baionako herriko etxea Baionako Udalaren egoitza da, hots, Baiona hiriko aginte edo erakunde administratibo nagusiaren egoitza. Lapurdiko hiri horretako Askatasunaren plazan dago.

Blason Bayonne.svg
Baionako herriko etxea
Mairie de Bayonne
MAIRIEBAYONNE.JPG
Baionako herriko etxearen irudia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Herria Baiona
Koordenatuak 43° 29′ 35″ N, 1° 28′ 30″ W / 43.493°N,1.475°W / 43.493; -1.475Koordenatuak: 43° 29′ 35″ N, 1° 28′ 30″ W / 43.493°N,1.475°W / 43.493; -1.475
Historia eta erabilera
Irekiera1842
Arkitektura

EraikinaAldatu

Herriko etxearen eta antzokiaren eraikina 1842an Nicolas Vionnois ingeniariak eraiki zuen, eta urte hartan bertan inauguratua izan zen. Harriz eraikia, oin laukizuzena eta lau solairu eta garaiera mailaz osatua dago. Behe-solairua harrizko arkupe batez osatua dago. Nicolas Vionnois ingeniariak piloteen gainean eraikitako eraikuntza da. 1842 urtean inauguratu zen. Oinplano karratua eta lau altuera dituen harrizko eraikina da. Beheko solairua, erdi-puntuko arku-segida batez osatuta dago. Erdiko bi pisuetan, bao zuzeneko balkoi ugari irekitzen dira. Bere barandak, fatxadaren maila berdinean daude eta ez dira batere irteten. Bigarren pisuko barandak harrizkoak dira eta, bertan ere, bandera batzuk ikus daitezke. Goiko pisuan leiho zuzenak irekitzen dira. Kasu honetan, pisuaren perimetroa, eraikuntzarena baino txikiagoxea da. Eraikuntzaren inguruan errepide zabal bat iragaiten da.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Baiona