Baguio ponia Filipinetako bertako zaldi arraza bat da, bere jatorria nahiko modernoa izanik[1]. Zaldi hauen hedapen gune nagusia Luzongo Baguio hiriko inguruetan kokatzen da.

Baguio ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Filipinak

Bere tamaina zein ezaugarriengatik Baguio arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.


Arrazaren jatorria aldatu

Baguio ponien jatorria Txinatik zein Hego Ameriketatik, (bereziki Brasiletik ), merkatariek Filipinetara ekarritako zaldietan dago. Arraza lortzeko abere hauek beren artean gurutzatu zituzten edo beren kabuz nahastu ziren, mendian libre geratutako abereen kasuan.

Baguio poniaren jatorria Baguio light horse delako arrazaren oso antzeko da, biok poniak izanik. Bi arrazek elkarrekin antz handia daukate[2]. Dirudienez une batean merkatariek beraien zaldiak Filipinetako basoetan abandonatu zituzten eta bertako baldintza latzenetara moldatu ziren aurrera ateratzeko basazaldi bilakaturik. Basatasun hau bereziki nabarmena da baguio ponietan.

XVIII. mendean uhartedia zaldi eta behi aziendaz beterik zegoen. Kasu askotan larreak gain erabiliak zeuden. Mende hartan hainbat zaldi mota etxerakotutako abereak zein zaldi basatiak hezten eta aukeratzen hasi ziren eta handik Baguio light horse eta Baguio poniak sortu ziren. Prozesuan espainiar zaldi arrazako animaliak zein arabiar zaldiak ere poniekin nahastu zituzten.

Erreferentzien zerrenda aldatu

 
Turistak paseatzeko erabiltzen dituzten Baguio poniak hiriko parke batean

Kanpo estekak aldatu