Bagmati ibaia (nepaleraz बागमती नदी) Nepal eta Indiako ibaia da. Hinduentzat eta budistentzat ibai sakratua da.

Bagmati ibaia Katmandun
Pashupatinath tenpluko erreketa ghata Bagmati ibaian

Ibilbidea aldatu

Katmandutik 15 km ipar-ekialdera dagoen Bāghdwār-en (nepaleraz Tigrearen atea) hiru errekak bat egitean sortzen da Bagmati ibaia. Katmaduko ibarrean aurrera egiten du arroz soro artean Pashupatinath tenplua pasa eta hiriburuan sartzen delarik. Bertan Monahara eta Vishnumati ibaiekin bat egin eta aurrera doa Katmandu eta Patanen arteko muga finkatuz.

Katmanduko ibarraren hegoaldetik Terai lautadara pasa eta Indiara sartzen da Dhengen. Bihar estatuan Lakhandei ibaiarekin bat egiten du eta berehala Koshi ibaiari lotzen zaizkio. Guztien urek Ganges ibaian bukatzen dute. Montzoi garaian Bagmati ibaiaren ur maila asko igotzen da eta hegoaldeko lurretan uholdeak izan ohi dira, azken urtetako latzena 1993an gertatu zen.

Hinduismoa aldatu

Tenplu hindu ugarik bertan egiten dituzten beren erritu eta erreketak. Nepalgo hinduisten arabera hildako gorpua hiru aldiz sartu behar da uretan erre aurretik, eta hileta zuzentzen duenak (normalean seme zaharrenak) bainua hartu behar du erreketa gertatu eta berehala. Bagmati ibaiaren ertzean dauden tenpluetan garrantzitsuena Katmanduko Pashupatinath tenplua da.

Kutsadura aldatu

 
Bagmati River at en:Sundarijal

Bagmati ibaia oso kutsaturik dago. Katmanduko estolderiatako ur zikinak jasotzen ditu, inongo tratamendurik izan ez dutenak, eta nekazaritzako produktuen soberakinak ere ibaira doaz. Honi gorputzen erreketak gehitu behar zaizkio. 2000. urteko azaroan Friends of Bagmati (Bagmatiren lagunak) elkartea sortu zen ibaia garbitzeko ekintzak eta proposamenak egiteko.

Kanpo estekak aldatu