Bagheera kiplingi armiarma espezie bat da, Salticidae familiakoa. Mexiko, Costa Rica eta Guatemalan bizi dira. Bere generoko espezie tipoa da[1], Bere dieta barazkijaleagatik ezaguna da, bakarra armiarmen artean. Ez da ezagutzen beste armiarmarik dieta belarjale hutsa duenik[2].

Bagheera kiplingi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
OrdenaAraneae
FamiliaSalticidae
GeneroaBagheera
Espeziea Bagheera kiplingi
[[George Peckham, Elizabeth Peckham|]], 1896
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaBeltian body (en) Itzuli

Izena Bagheeratik dator, Rudyard Kiplingen pantera beltza Ohianeko liburua eleberrian. Espezieak Kipling bera aipatzen du. Beste espezie batzuk ere badira Kiplingen izenak daramatzatenak, Akela, Messua, eta Nagaina kasu[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Bern, Natural History Museum. NMBE - World Spider Catalog. (Noiz kontsultatua: 2018-01-05).
  2. «Landareak jaten dituen armiarma - Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2018-01-05).
  3. (Ingelesez) Milius, Susan. (2013-09-23). «Vegetarian spider» Science News (Noiz kontsultatua: 2018-01-05).

Kanpo estekak

aldatu