Babe
Babe Chris Noonan australiar zinema zuzendariaren drama eta komediako film bat da, 1995ekoa, Dick King-Smith idazlearen The Sheep-Pig eleberrian oinarritua. 1998an Babe: Pig in the City (Babe: txerria hirira doa) izeneko jarraipena izan zuen.
1996ko Efektu berezi onenen Oscar Saria (Scott E. Anderson, Charles Gibson eta Neal Scanlan) irabazi zuen.
Filma Australiako Hegoaldeko Gales Berria estatuko Robertson udalerrian filmatu zen.
Sinopsia
aldatuHoggett baserrian abereek bizimodu lasaia dute, bakoitzak bere betebeharrak burutuz: Fly, Border Collie arrazako txakurra, Ferdinand ahate hitzontzia; Maa, ardi zaharra; xagu hirukote bihurria... Baina egun batez baserrira Babe txerritxo umezurtza iritsiko da, baserriaren bizimodua betiko aldatuko duelarik. Fly txakurrak zaintzen duenez, txerritxoak bera ere artzain txakurra dela pentsatzen du. Hoggett baserritarra hortaz konturatuko da, Babek ardiak zaintzeko dohai bereziak dituela jabetuz, eta denen harridurarako, Rex txakurrak artzain txakurren lana irakatsi, eta Hoggert baserritarrak Artzain Txakur Txapelketa Nazionalean lehia dadin txerritxoa izen emango du.
Aktoreak
aldatuAhotsa
aldatu- Narratzailea: Roscoe Lee Browne
Aktoreak
aldatu- James Cromwell: Arthur Hoggett
- Magda Szubanski: Esme Cordelia Hoggett
- Zoe Burton: Alaba
- Brittany Byrnes: neskatoa, Hoggerttarren biloba
- Wade Hayward: mutikoa, Hoggerttarren biloba
Ahotsak
aldatu- Christine Cavanaugh: Babe txerritxoa
- Miriam Margolyes: Fly artzain txakurremea
- Danny Mann: Ferdinand ahatearen
- Hugo Weaving: Rex, Babyri irakasten dion artzain txakurra
- Miriam Flynn: Maa ardia
- Russi Taylor: Duchess katemea
- Evelyn Krape: Ardi zaharraren ahotsa
Kanpo estekak
aldatu- Babe filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)