Baba (hazia)
Baba, zentzu zabalean, Fabaceae familiako hainbat landareren hazia da, gizakien zein animalien elikaduran erabiltzen direnak. Sukaldaritzan erabiltzen dira modu askotan, tartean egosita, frijituta edo labean, eta munduko gastronomia askoren funtsa dira.
Terminologia
aldatuBaba terminoak, euskaraz, Vicia faba espezieari egiten dio erreferentzia. Hala ere, Amerikatik Phaseolus generoa ekarri zenean, desplazamendu bat egon zen. Babarruna edo indibaba horren erakusgarri dira. Era berean, Vigna generoko beste hainbat haziri ere baba izena eman ohi zaie. Soja, ilar eta antzeko familiako beste hazi batzuek ere izen hori izan dute beste hizkuntza batzuetan.