Axpe Aurrekoa

Ispasterko baserri gotikoa
Axpe Erdikoa» orritik birbideratua)

Axpe Aurrekoa Ispasterko (Bizkaia) Kortazar auzoan dagoen baserri gotikoa da.

Axpe Aurrekoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIspaster
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea

Izena aldatu

Etxe honen izena hainbat eratara idatzita aurki daiteke dokumentazioan: Axpe Aurre, Aixpe Aurre, Aizpe Aurre bezala adibidez (zuzentzat eman ditzakegunak), baita akatsekin ere, hala nola hainbat lekutan agertzen den Aizpe Haizea,[1] transkripzio akatsa dirudiena. Are, Ispasterko Udal Ondare Katalogoan baserri honi Axpe Erdikoa esaten zaio, Axpe Aurrekoa izena bere ondoan dagoenari emanez.[2]

Historia aldatu

 
Baserriaren alboko hormetako bat.

XVI. mendearen hasieran eraikia, egurrezko egitura du eta hiru gorputzez osatutako aurre aldea. Erdikoa, jatorriz ohol eta egurrezko egituraz osoturik zegoena,[3] gaur egun ateburudun pegora[4] bat hartzen du; albokoetakoek harlangaitzezko horma handiak dituzte; ezkerrekoak aireztatzeko leiho txikiak ditu, bata puntaduna,[5] eta eskuinekoan berriz bentana berriak.[6]

Ezaugarriak aldatu

 
Baserriaren atzeko horma.

Bere egiturak baserri zaharrenen eredua jarraitzen du, eta izan dituen berriztapenetan nahikoa ondo mantendu da.[5] Egitura bera zuten beste baserri askok (hala nola Axpe Erdikoak, justu atzean dagoena), hiru gorputzeko egitura horizontalki ebaki izan baitituzte, goian solairu moderno eta uniforme bat egiteko.

Nabarmenak dira fatxadak dituen arku zorrozdun leihoa eta murru-arteka mehea.[7]

Antzinan garaia izan zuen, baina gaur egunean haren zutarri bakarra gordetzen da,[5] piramide formakoa.[3]

Metro gutxira Santiago baseliza gotikoa du.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.ispaster.net/eu-ES/Turismoa/Ondare-Kulturala/Orriak/default.aspx[Betiko hautsitako esteka]
  2. HIRITEK HIRIGINTZA TEKNIKARIAK SL. 2016. Ispasterko Udala. Ondare Katalogoa. Hiria Antolatzeko Plan Orokorra.
  3. a b «Erreportaia - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  4. «pegora | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «CASERIO AXPE AURREKOA en Ispaster, Vizcaya» Clubrural.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  6. (Gaztelaniaz) «Wikiloc | Foto de PR-BI 145 Ispaster (2/5)» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  7. «Herri arkitekturaren lekuko» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).

Kanpo estekak aldatu