Auvers-sur-Oiseko eliza

Auvers-sur-Oiseko eliza, frantsesez: L'Église d'Auvers-sur-Oise, 1890eko Vincent van Gogh herbeherear margolariaren margolan bat da. 94 cm-ko altuera eta 74-cm-ko zabalera duen olio-pintura bat da. Gaur egun, Paris hiriko Orsay museoan ikusgai dago.

Auvers-sur-Oiseko eliza
Jatorria
Sortzailea(k)Vincent van Gogh
Sorrera-urtea1890
IzenburuaL'église d'Auvers-sur-Oise, vue du chevet
Mugimenduapostinpresionismoa
Ekoizpen lekuaAuvers-sur-Oise
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak94 (altuera) × 74 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 1951 42
JabeaPaul Gachet (en) Itzuli

1890eko maiatzaren 16an Vicentek Saint-Rémy-de-Provence ospitalea laga eta Frantziako hegoaldetik iparraldera lekualdatu zen. Parisen Theo van Gogh anai bisitatu ostean, Camille Pissarro adiskidearen aholkuz Auvers-sur-Oise udalerrira joan zen, bertan Paul Gachet medikuak osatu zezan. Bertan, Vicentek bere bizitzako azken hamar asteak igaro zituen, denboraldi labur honetan ehunen bat margolan margotuz. Denbora batez Gauchet doktorearen lorategiko loreak margotu zituen, ondoren udalerriko biztanleak eta ingurua. Honela, bertako eliza topatu eta margotzea erabaki zuen: Auvers-sur-Oiseko eliza.

Kanpo estekak aldatu