Autoerretratua (Grekoa)

Grekoaren margolana

AutoerretratuaGizon zahar baten erretratua izenaz ere ezaguna— Grekoaren margolan bat da, 1595. urtean eta 1600. urtean egina.[1] Bere Toledoko azken aldiko lana da eta zalantzak daude ea bere benetako autorretratua den inguruan. Gaur egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten erakusten da.

Gizon zahar baten erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1595
IzenburuaPortrait of an Old Man
Mugimenduamanierismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak52,7 (altuera) × 46,7 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMetropolitan Museum of Art
BildumaMetropolitan Museum of Art
Inbentarioa24.197.1
JabeaAureliano Beruete (en) Itzuli
Argumentu nagusiagizona

Azterketa aldatu

Oihala 1595. urtearen inguruan egin zen, Grekoak 55 urte zituenean gutxi gorabehera (garairako, aski zaharra, beraz), hau da, bere ibilbidearen puntako garai batean. Ordurako Orgazko kondearen ehorzketa margolana egina zuen, eta haren izena Europan oso ezaguna zen. Erretratu honetan, beste askotan bezala, Tiziano eta Tintorettoren eragina nabaria da, bereziki begi handietan eta begirada finkoan.

Lan honetan Grekoak pintzelkada azkarra erabiltzen du, xehetasuneei kasu handirik egin gabe. Margolanak intimitatea eta berotasuna trasmititu nahi ditu; horretako kolore beroak, Grekoaren lanetan ohikoak diren marroiak eta arreak, eta, gainera, ikusleari zuzendutako begirada erabiltzen ditu.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Metropolitan Museum of Art