Autoerretratu hori-arrosa (Beckmann)

Autoerretratu hori-arrosa (alemanez: Selbstbildnis gelb-rosa) Max Beckmann margolari alemaniarraren mihise gaineko olioa da. 1943an Herbehereetan egina, gaur egun esku pribatuetan gordetzen da.

Autoerretratu hori-arrosa (Beckmann)
Jatorria
Sortzailea(k)Max Beckmann
Sorrera-urtea1943
Ekoizpen lekuaAmsterdam
Ezaugarriak

Historia aldatu

Bere emaztea Mathilderekin batera, Max Beckmann Herbehereetara erbesteratu zen 1937an, nazien gobernuak bere lanak arte endekatu gisa deklaratu ostean. Biek oporretan ari zirela bazirudien ere, benetan Estatu Batuetara alde egiten saiatzen ari ziren. Hori Bigarren Mundu Gerraren ostean bakarrik lortuko zuten, 1947an.[1] 1943an Beckmannek Autoerretratu hori-arrosa margotu zuen Amsterdamen, Estatu Batuetarako bisa baten zain zegoela. Erretratua bere bigarren emaztea zen Mathilde "Quappi" von Kaulbachentzat egin zuen. Max Beckmannek bere emaztea Mathilderi aurkeztu zion autoerretratua, eta hark gorde zuen 1986an hil zen arte. 1996an Suitzako bildumagile pribatu baten esku geratu zen.

Erretratua merkatuan egotea nahiko harrigarria izan zen, eta salgai Alemanian ez zegoen Beckmannen pareko lanik Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik. Enkantean bere prezio potentziala 20 eta 30 milioi artean kalkulatu zen. Berlingo Villa Grisebach enkante etxeak 2022ko abenduan saldu zuen 20 milioi euroren truke. Alemanian saldutako edozein margolanaren preziorik altuena izan zen eta bigarren altuena Max Beckmannen margolan batena. Reinhold Würthek erosi zuen, Würth konpainiako eraikuntza-enpresariak. Erretratua konpainiaren arte bilduman ikusgai zegoela esan zen eta publikoarentzat doan jarri zen.[2][3]

Deskribapena aldatu

Beckmannek bere burua irudikatu zuen besoak gurutzatuta marko gorri batean eta ispilu baten aurrean. Janzten duen jantzia horia da. Kolore ilunez margotutako bere aurreko autoerretratuen aldean, hau kolore biziz margotu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu