Austfonna, Svalbard uharteetako Nordaustlandet uhartearen hego-ekialdean dagoen izotz-kaskoa da.

Austfonna
Datu orokorrak
MotaInlandsis
Azalera8.492 km²
Geografia
Map
Koordenatuak79°47′N 24°40′E / 79.78°N 24.66°E / 79.78; 24.66
Estatu burujabe Norvegia
Uhartedi Svalbard
Leku geografikoaNordaustlandet

Norvegieraz, Aust hitzak, Øst hitzaren jatorri bera du, eta Ekialdea esan nahi du, eta Fonna hitza, Bre hitzaren sinonimoa da, glaziarra esan nahi duena. Austfonnak, literalki, Ekialdeko Glaziarra esan nahi du. Glaziarrak, East Ice, Groote Ys Berg eta Öst-isen izenak ere jaso ditu.

Geografia aldatu

Austfonna, Europako bigarren izotz-kaskoa da hedaduraz, 8120 kilometro karraturekin, Islandiako Vatnajökullen ondoren, eta munduko zazpigarrena.

Bere bolumena, 1900 kilometro kubikokoa da, bere gehienezko sendoera 560 metrokoa da eta bere garaierarik handiena, 800 metrokoa da. Bere oinarriaren zati handi bat, itsasoaren mailaren gainetik dago. 180 kilometro baino gehiagoz hedatzen da etengabe, soilik oso ohi agertzen ez diren irteera harritsuengatik.

Austfonnak, Svalbardeko izeberg handienak sortzen ditu.

Kanpo estekak aldatu