Aurélie Trouvé
Aurélie Trouvé (Chauny, 1979ko irailaren 20a) frantziar ingeniari agronomo eta aktibista altermundialista da. Attac Finantza Transakzioak Zergapetzearen eta Herritarrei Laguntzearen Aldeko Elkarteko presidentea eta bozeramailea izan da. 2021eko abenduaz geroztik, Frantzia Intsumisoaren herri batasuneko parlamentuko lehendakaria da. Jean-Luc Mélenchonen hauteskunde kanpainaren barruan ari da lanean.[1] 2019an Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestua sinatu zuen.
Lanak
aldatu- Le business est dans le pré, Paris, Éditions Fayard, Témoignages/Doc/Actu, 2015, 220 orr. ISBN 978-2-213-67887-0
- Le Bloc arc-en-ciel : pour une stratégie politique radicale et inclusive, Paris, La Découverte, 2021, Petits cahiers libres, 168 orr. ISBN 9782348068713
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Monarkia presidentziala bota egin behar da» Berria 2022-05-07 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |