Atxetako estatutxoa
Atxetako estatutxoa Bizkaiko Foruko Atxetan Juan Mª Apellaniz irakasleak aurkituriko estatutxo baten izena da. Estatuatxoaren gainean, Paleolitoko ehiztari batek katu buru bat landu zuen hareharrizko harkoskor batean.[1] Luzeran 15 cm ditu eta zabaleraz 7 cm.
Atxetako estatutxoa | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Apellanizek k. a. 10.000 inguruan kokatzen du, eta konturatzen da ertilariak, gauza natural bat irudi bihurtu duela, aurrealdeko eta goiko hausturaren eskuinaldeko erdiaren tarteko angeluan, kopeta, bekokia, garondoa, begi bat eta ahoa landuz.
Jorge Oteiza eskulturagilearen Sadi Zañarturen argazkia gogorarazten du. Oteizak honekin aurkitzearen bere teoria bat asmatu zuen. Teoria honetan arte bezala izenpetzen da, naturako indar gorabeheratsuak sorturiko zenbait objektu aurkitu eta bere edertasuna kontenplatzeko sentiberatasun estetikoa izatea. Dena dela, esan daiteke Atxetako Madeleine aldiko katu buruak arte garbitzaile eta laburtzailea gogorarazten duela, zeinari esker, Brâncușik bere irudi batzuei forma eman dien; adibidez, bere itsas txakur ezagunari.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Euskal artearen historia I liburutik txertatu zen 2014-12-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «La cabeza de felino del Magdaleniense Superior/Final de Atxeta”» Munibe 40: 3-7..