Atari eztabaida:Hezkuntza/Lehiaketak/Asiaren hilabetea 2023

Artikulu baten itzulpen ezberdina zerrendarekin oparekatuz gero

aldatu

Kaixo: Palestinaren Esplorazio Funtsa artikulua egin du wikilari batek, baina Palestine Exploration Fund izenburua jarri dio. Neri logikoa iruditzen zait, Funts hori, britaniarra den aldetik. Baina "Artikuluak" zerrenda, artikulu bakoitzaren kalitatearen zeinua daramana, "Palestinaren Esplorazio Funtsa" agertzen da eta ez eginda bezala. "Dagozkien ingelesezko artikuluak" epigrafepean dagoen taulan, aldatu diot esteka, ingelesezko artikulura eraman dezan, baina ez det aldaketa handiagorik egin nahi badaezpada. --Suna no onna (eztabaida) 12:21, 19 azaroa 2023 (CET)Reply

Bestalde, Tawfiq Sayigh, hirutan agertzen zen eta erregistro errepikatuak ezabatu ditut. --Suna no onna (eztabaida) 12:26, 19 azaroa 2023 (CET)Reply

Zerrendatik kanpoko artikulua

aldatu

Aupa! Ez dakit hau den bide zuzena, baina zerrendatik kanpoko artikulu batekin hasi naiz: (en) Judaea (Roman province), (eu) Judea (erromatar probintzia). Gauwiki (eztabaida) 19:13, 2 azaroa 2023 (CET)Reply

Ba oso logikoa ematen du, beraz zerrendan sartu dut. Inork kontrakorik esaten ez badu, behintzat. Hala ere, zerrenda berez Palestinako wikilariek pasa digute, beraz hobeto ez badugu gehiegi aldatzen. Bestetik, zerrendatik kanpo lan egitea ere zuzena da, nik artikulu batzuk ere egin ditut ez daudenak hemen. Theklan (eztabaida) 13:03, 6 azaroa 2023 (CET)Reply

Eskerrik asko inspirazio honengatik

aldatu

Kaixo editoreak. Barkatu nire hizkeragatik. Itzulpen automatikoa da hau, ezin baitut bere hizkuntza hitz egin. Ekitaldi honetara etorri nintzen eta Cachemirako Wikipedian ere artikuluak sortuko ditudan jakinarazi nahi nien. Ez dut saririk nahi, motibazio bat besterik ez nuen nahi. Eskerrik asko. 511KeV (eztabaida) 12:54, 6 azaroa 2023 (CET)Reply

Aupa, alimo eta aurrera! Joxan (eztabaida) 18:10, 25 azaroa 2023 (CET)Reply

Qalqilya

aldatu

Zerrendan Qalqilya izenarekin agertzen den artikulua jada egina dago Qalqiliya izenarekin, beraz, zerrendatik kendu egin beharko litzateke ez errepikatzeko. Nik ez dakit egiten. Mila esker. Joxan (eztabaida) 18:09, 25 azaroa 2023 (CET)Reply

"Hezkuntza/Lehiaketak/Asiaren hilabetea 2023" orrira bueltatu.