Dilema honetan sakontzeko, honako autore eta gaiak kontsultatu ditzakezu:

Algoritmoak aldatu

Algoritmoen bidez definitzen dugu gaur egun Internetekin dugun erlazioa, hein handi batean. Sarean agertzen zaiguna ez da ausazkoa: denok ez dugu informazio bera jasotzen eta ikusten duguna zeharo pertsonalizatua dago. Hori horrela izanda, eta sarea informazioa bilatzeko, gustuko duguna ikusteko, ikasteko, komunikatzeko… lehio nagusia izanda, gure mundua (edo mundu digital/birtuala) algoritmoek gidatzen dutela esan daiteke. Beraz, esan genezake Interneteko bilatzaileen erabilera intentsiboak gure pentsamendua bera ere konfiguratzen duela, nolabait. Zer esanik ez garapenean bete-betean dauden pertsonengan Google-ekiko dependentziak sortzen dituen ondorioak: bilatzailearen atzean dagoen algoritmoak eta horrek dakarren pertsonalizazioak gure pentsatzeko modua konfiguratzen baitu. Haratago joanda, esan genezake ezagugarritzen  gaituen mundua eta gure errealitatea bera algoritmoek definitzen dutela, neurri batean. Sakelakoan agertzen zaigun guztia algoritmo pertsonalizatu horiek erabakitzen duten neurrian, gure errealitatea bera konfiguratu egiten dute, eta errealitatearen beste zenbait aspektu ezagutzeko mugak ezartzen dituzte.

Esan genezake ezaugarritzen gaituen mundua eta gure errealitatea bera algoritmoek definitzen dutela, neurri batean. Sarea-Algoritmoa, Marxekin batera, herriaren opio berria bezala defini dezakegu: algoritmoaren atzean dagoen hiper-pertsonalizazio horretan gure eskema mentaletatik ateratzen ez uzteaz aparte, gure pentsamendua egituratu eta bideratzen delako. Jasotzen dugun informazioak gure kontsumo ohiturak mantendu eta areagotzera bideratzen gaituen neurrian, algoritmoek kontsumoaren alienazio prozesua indartzen dute. Materialismo Historikoaren birtualizazio edo urtzea al dago hemen? Nietzschek aldarrikatzen duen Jainkoaren heriotzaren beste ondorio bat al da? Edo heriotz berri baten aurrean al gaude? Mundu fisikoaren edo materiaren heriotza eta, beraz, bizitza berarena?

Dilemak aldatu