Materialismo historiko

Materialismo historikoa historia aztertzeko metodo marxista da. Horren arabera gizakiek ekoizleak dira funtsean eta euren beharrak asetzeko lan egiten dute; gizakien indar ekoizle eta kondizio material horietatik, hain zuzen, gizartearen harremanak eta erakundeak eratu eta historia garatzen da. Horren arabera, munduaren historia ekoizpen-modu zenbaitetik igarotzen da, eta amaieran kapitalismoaren gainbeherak komunismoa ekarriko du.

Aurrekariak Aldatu

Marxen materialismoaren teoriak hainbat iturri intelektual eta sozialen eragina jasan du:

  • Hegel filosofo alemaniarrarena, bete metodo dialektikoa.
  • Ilustrazioko filosofo materialistena, pertsonen baldintza eta hezkuntzaren eraginaren ideia.
  • Errestaurazioko historiagile frantsesena, klase sozial eta klaseen arteko borrokaren kontzeptuena.
  • Adam Smith eta David Ricardo ekonomista ingelesena, klaseen eta lanaren balioaren aurkako oinarri ekonomikoak.
  • Proudhon sozialista frantsesarena, proletariotza klase iraultzaile gisa ipintzea.
  • Sozialismo erreakzionarioarena, liberalismoaren idealen porrotaren kritika.
  • Sismondiren sozialismoa, erregimen burgesaren ondorio antisozialak.
  • Ezker hegeliarraren eta Feuerbach filosofoarena, filosofia espekulatiboari eta erlijioa giza erotasunaren ondorio bezala hartzeari kritika.
  • Frantziar Iraultza eta Blanquirena, diktadura iraultzailearen dotrina.
  • Kartista ingelesena, langile klasearentzat borroka politikoak daukan garrantzia.
  • Sozialismo utopikoa, bere azken helburuak: klase sozialak abolitzea.

Kanpo estekak Aldatu



  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.